Sareko Argiako edukiak paperera ekarrita

  • Argia duzu esku artean, irakurle, joan-etorrian atzamar puntek astero ferekatzen dituzten orriak, dagoeneko ondo ezagutzen dituzunak. Sareko Argia erakutsi gura dizugu orain eta ondorengo lerroetan duela 10 urte hasitako ibilbidea gaur zertan den azalduko dizugu.
Sareko Argia
Sareko Argiak 10 urte
1997ko bukaeran harrapatu gintuen sareak eta, hala ere, hamar urte geroago “sarean libre” diogu. Eta etorkizuna aurrez aurre, zabal bezain aske irudikatzen ditugu datozen hamarrak ere. Astekariko edukiak, euskal kultura egunez egun, bidaiak, bertsoak, erleak, mendi irteerak, jokoak, sagardoaren mundua, kultur agenda, bideoak, soundslaidak... Unibertso txiki bat Argiaren leihotik mundura begira.

Estitxu Eizagirre Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken txanpan murgildu da eta bertsolarien ideologiaren adar bati heldu dio. MP3a eta bideoa poltsan, multimedia ere txertatu du bere Gari alea blokan. Bertsolaritzaren mami eta azala jarraitu gura duenarentzat ezinbesteko erreferentzia.

Eta ez dakit jakingo duzun, baina EAEko hiru lurraldeetan datorren urtean irekiko dira lehenbiziko apustu etxeak. Jon Tornerrek emango dizu horren berri paperezko bere Sarekada bakarrean. Larunbatero zintzilikatzen du gai bat sarean, estilo hurbil eta zuzenean.

Pello Zubiriak ere oso gertutik jarraitzen ditu sareko gorabeherak, aldizkariko azken bi orrialdeetako Net Hurbil jarraitzen duenak ondo jakingo duen moduan; Sareko Argian ere badu bere bikia. Baina orriotara bere erleak ekarri ditu, Apiterapia blokatik atera eta hauen eztiak zaurien artatzean dituen onuren berri ematen digu. Zaharrak berri, Erresuma Batuko zenbait ospitale eta ikerlariren esperientzia dakarkigu bere lerroetan.

Bidai batek eman zigun aukera bideogintzari ekiteko. 2006ko uztailean Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak ohiko grabagailu eta argazki kameraz gain, bideo kamera ere eraman zuten hartan. Boliviari buruzko kanal multimedia plazaratzeko aukera eman zigun eta Arzallusek une haietako bizipenak dakarzkigu bere orrialdean.

Etxeko izenak ikusten dituzu, irakurle, aldizkarian ere behin eta berriz kuku egiten dutenak, baina Euskal Herritik kanpora ere jo dugu orri hauek osatzeko: pasa orriak eta Vicent Partal Kataluniako Vilaweb egunkari elektronikoko zuzendariarekin egindako elkarrizketarekin egingo duzu topo. Gaia: IP telebista edo Interneteko telebista. Internetek ikus-entzunezkoen mundura dakarren iraultzaz ari da. Vilaweb tv egiten dute haiek bideoz.

Irakurtzen ari zaren lerroetako tinta Antza inprimategiko makinetatik atera da eta Sareko Argian irakurtzen direnak kazetariak berak jarri ditu. Baina ordenagailuko lerrook soportatzen dituen softwarea eta mekanika Ametzagaiña Taldeko iametza zerbitzu enpresa berriak hornitutakoak dira. Hauek gabe ere, bidaia hau ezinezkoa litzateke.

Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude