Historia etzana

  • AEB, 1960. NASA viscolastic izeneko material berria garatzen hasi zen, espazioan astronauten atsedena hobetzeko asmotan. Geroago, koltxoi biskoelastikoek lur hartu zuten, eta helburu terapeutikoekin erabiltzen hasi ziren ospitaletan. Azken urteetan koltxoi horien erabilera zabaltzen ari da etxeetan. Eta ziur alor honetan laster izango direla berrikuntzak, gizakia gizaki denetik lo ahalik eta erosoen egiteko bideak bilatu baititu.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kobazuloaren txoko batean hosto piloa ipini, larruz estali eta prest dugu historiaurreko koltxoia. Baina nomadismoari agur esan eta gizakiek bizimodu egonkorragoa hautatu zutenean, lo egiteko oinarri erosoagoa bilatu zuten. Lastaira ondasun bihurtu zen eta, beraz, maila sozialaren sinbolo. Horrela, Egiptoko faraoiek zapi harro eta bigunez babestutako egurrezko oheak zituzten. Herri xeheak, aldiz, lurrean ipinitako palmondo hostoen gainean egiten zuen lo. Grezian ere, ahal zutenek egurrezko, harrizko edo marmolezko oheak zeuzkaten, oihal lodiz estalita.

Erroman, koltxoia bilgune bilakatu zen. Haren gainean hartzen zituzten bisitak eta haren gainean egin oturuntza amaigabeak. Metalezko oheak artilezko koltxoiz eta lihozko zapiz babestuta zeuden. Baina orduan ere, goi mailako erromatarren eskura baizik ez zegoen luxu hura. Besteak zuntz begetalez egindako oheetan etzaten ziren. Erromatarrak izan ziren urezko ohea asmatu zutenak; ur epelez betetzen zuten matalaza, lo hartzeko mesedegarria zelakoan. Inperioak behera egin zuenean, koltxoiak bide bera hartu zuen. Erdi Aroan zoruko edozein txoko bihurtu zen etzaleku, eta lastoa edo zerrautsa erabili ohi zituzten lurraren hotza eta gogortasuna apaltzeko.

Berpizkundeak iraultza ekarri zien koltxoiei ere. Ordura arte erabilitako material organikoak usteldu egiten ziren, eta gizakien etzaleku izandakoa berehala bihurtzen zen arratoien eta intsektuen bizitoki. Leonardo da Vincik berak behin idatzi zuen “hildako kreaturen hondakinen gainean” lo egin behar izan zuela. Higienea hobetze aldera, lastoa zakutan sartzen hasi ziren; zakuek botoiz itxitako zuloa zeukaten, lastairaren edukia berritu edo aireztatzeko. Baina hezetasunak eta kiratsak gaueroko lagun izaten jarraitu zuten, Guillaume Dujardin Frantziako gorteko tapizariaren asmakizuna iritsi arte. Olanazko zakua argizariz babestu, balbula batzuk ipini eta airez bete zuen: airezko lehen koltxoia egin zuen.

XVII. mendearen hasieran asmatu zuten malguki-koltxoia. Baina produktu garestia zen. Horregatik XX. mendea bitartean, artile hutsezko koltxoiak izan ziren gehien erabiltzen zirenak. Gainera, hasierako malgukiak zilindrikoak ziren, berehala deformatzen ziren, koltxoia zulatzea ere lortzen zuten, eta bizkarreko arazoak sortzen zizkioten gainean etzaten zenari. Arazoa 1850eko hamarkadan Heinrich Westphal alemaniarrak konpondu zuen malguki konikoak sortuz. Eta ordutik aurrera, bizkarra ez baina belarriak gogaitu zituen malgukien arteko marruskaduraren zaratak. James Marshallek zakutxo bana ipini zien malgukiei eta, horrela, erabiltzaileen bizkarra eta intimitatea, biak, babestea lortu zuen. 1950eko hamarkadatik aurrera material sintetikoek artilea ordezkatu zuten, aparrak lehenik eta latexak ondoren. Eta egun, ilargira bidaiatzeko ametsa gehienontzat oraindik utopia hutsa bada ere, astronautek bezala lo egiteko aukera dugu.

Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude