argia.eus
INPRIMATU
ENAIri jarriak
  • I
    Iruñeko ferietan iragan hilabetetan
    postutxo bat salgai dago
    gobernuko goi mailetan
    curriculum egokirik
    ez omen da jaso bertan.
2007ko abenduaren 03a
Estitxu Arozena
Estitxu Arozena bertsolariaKarlos Corbella
II

Gobernu honetan trebe
“euskararen alde gaude”
tratu hartan sos erdia
nahikoa zen alafede
eta orain ezin itxi
bikoitza eskainita ere.





III

Bortziri, Araitz, Baztangoiza,
Sakana edo Agoitza!
baldintza hauek betetzeko
egiten dute otoitza:
koherentzia erdia
eta nortasun bikoitza.




IV

Tranpan ez gara erori,
orain opari bat tori!
gure Euskararen Nafar
Institutua da hori
batzuk ez dute ulertzen
zer ez duten egin ongi.





V

Ordenagailu eta mahai
betetzea ezin amai
zuzendari kargu gabe
oraindikan zaude ENAI
esplikatu dezatela
nola inor ez duten nahi.





VI

Hiru zona, hiru atal
eguzki bat mila itzal
Nafarroan gureari
begiratuz apal-apal
berriz ez dugu izan nahi
EAEkoen Orfidal.

Doinua: “Iruñeko ferietan”.