argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 06a

Moskuko KGB ren kuartel nagusia izandakoan giza arrastoak aurkitu dituzte berriki. Sobietar inteligentziaren egoitza nagusi ohia (argazkian) Nikolskaya kalean dago, Plaza Gorria eta Lubyankaren artean, eta guztira 34 eskeleto topatu dituzte, guztiak balaz zulatuak. Arrastoak ikertzen hasi dira eta, behin behineko emaitzen arabera, hilketak 1930eko hamarkadan gertatu ziren, Stalinen Purga Handiaren garaian hain zuzen. Dirudienez, garbiketa haren frogak ez zituzten behar bezala estali. Eta hala ere, izebergaren punta baino ez dira hezur horiek; 1937an, Purga bere gorenean zenean, eguneko 1.000 exekuzio burutzera iritsi ziren. Hezurren ondoan herdoildutako pistola bat ere aurkitu dute.