Alferrik euskaratutako filmak

  • 80ko eta 90eko hamarkadetan euskarazko bikoizte lan mordoa egin ostean, azken urteetan nabarmen murriztu da produkzioa. Haatik materiala badago, bai zine aretoetarako baita etxeko merkaturako (DVD, VHS...) ere. Dagoenari zuku guztia ateratzea falta, ordea.
Kaieta Estrada
Kaieta Estrada Ohrum izeneko zine klubeko kideaAlex Larretxi

“Orain jendea ez da joaten filmak ikustera, ez euskaraz ezta gaztelaniaz ere. Zinearen industriak dakarren gaitza da”. Marian Galarraga Tinko Euskara Elkarteko lehendakariaren hitzak dira. 14 urte daramatzate filmeen eskubideak erosten (bai zine aretoetarako, bai etxeko merkaturako –VHS, DVD, HD-DVD– eta telebistarako), filmak euskaraz bikoizten eta beronen sustaketa egiten. Euskarak zine aretoetan zuen zuloa estaltzeko sortu zen elkartea, ezerezetik. Madril eta Bartzelonako banatzaileek ez zuten uzten euren filmak areto komertzialetarako euskaraz bikoizten. Tirriki-tarraka horiek erdiesten hasi ziren, Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzak lortuz eta filmak zinean estreinatuz. “Hala ere, jende batek ez zuen egiten euskararen alde, diruagatik baizik. Dirua dagoenean askok nahi dute euren lana bikoiztea, baina ez dagoenean hor konpon. Horrek murriztu egiten du film kopuruen euskaratzea”.

Egun, beste zailtasun batzuk dituzte, filmak euskaratu arren, jendea ez dela zine aretoetara joaten, alegia. Galarragak dioenez, erabat etsigarria da horrenbeste esfortzuren ostean euskarazko filma jarri eta ikuslerik izan ez duela jakitea. Irabazleak eta galtzaileak, azken lanarekin hori gertatu zaie. Euren lanak DVDan ere jartzen dituzte eta ondoren telebistari saltzen saiatzen dira, baina “ETBk ez ditu filmak euskaraz nahi”.

Euskal Telebistak 80ko hamarkadan batik bat eta 90eko hamarkadan, kanpotik produktu asko erosi eta bikoiztu zituen, ETBko zuzendari Bingen Zupiriaren esanetan ez instalazio, ez behar adinako jakituriarik ez zegoelako. Urteen poderioz murrizten joan dira erosketak eta bikoizketak barne produkzioaren mesedetan. Zupiriarentzat, “lehentasun” kontua da. Urteak pasa ahala, batetik, jendearen harrera hobea izan delako eta bestetik, hizkuntzaren biziraupenari eta erabilerari begira interesgarriago zitzaielako barne produkziora bideratu dituzte indar guztiak, Goenkale, Martin, Balbemendi, Pilotari edota Kalaka sortuz.

Udal aretoen premia

EAEko zine aretoetan sei milioi ikusle bildu ziren iaz. Euskal Kulturaren Behatokiak Kultura 07 izeneko lehenengo txostenean plazaratu ditu datuok. Horrek esan nahi du EAEko biztanle bakoitza hiru aldiz joan zela.
Kaiet Estrada zine proiekzionista zen Gasteizko Boulevardeko zine aretoetan harik eta Abaco kateak ordainketa etendura iragarri eta kaleratu arte. Orain, Ohrum izeneko zine-klubeko kidea da. “Gauzak benetan beltz daude”. Estradak argi dauka, areto asko itxi egingo dituztela eta horiek gutxitu ahala euskarak behera egingo duela. “Euskarazko zine kopiak egingo dira, baina non jarria faltako da. Hori medio, hiriburuetan udal aretoak behar dira, uneoro euskarazko filmak eskaintzeko. Horrek ohitura sortuko luke”. Galarragak bat egin du aldarrikapen horrekin.

DVDak ordezkoa badu

Berrikuntzaren gurpila geldiezina da eta DVDa ere bidean harrapatuko du. Belaunaldi berriko bi diskok aurrekoaren lekukoa hartuko dute eta dagoeneko bi formatutan merkaturatzen hasiak dira: Blu-ray eta HD-DVDan. Informazio gehiago biltzeaz aparte, irudiaren eta soinuaren kalitatea hobea da. Gauzak horrela, DVD formatuan dauden film andana berriz argitaratuko da disko berri horietan. Kaiet Estradak eta Marian Galarragak etorkizuna hor ikusten dute, hau da, euskarak kosta ahala kosta muturra sartu behar duela.

Asko ala gutxi, euskarazko materiala badago, baina elkarrizketatuen aburuz ez zaio zuku guztia ateratzen. Galarragak dio, ez dela horrenbesteko lana katalogoa osatzea euskara duten DVD guztiekin eta salmenta lekuetan argi eta garbi erakustea zeintzuk duten euskarazko bikoizketa. Estrada aho bete hortz geratu zen Dark Water filma alokatu zuenean. Karatulan gaztelaniaz eta jatorrizko hizkuntzan zegoela jartzen zuen, baina “Hizkuntza” atalean begiratu eta euskaraz ere bazegoela ohartu zen. Horretaz aparte, Detective Conan telesailaren adibidea jarri du mahai gainean. Iazko azaroan kaleratu zuten DVDa, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez. Euskarazko bikoizketa hiru hilabete beranduago egin zen eta tarte horregatik ez da sartu. Halakoak berriz gerta ez daitezen koordinazio gune baten sorrera beharrezkotzat jotzen du, orain arte egindako bikoizte lan guztiak aurkitu, sailkatu, behar bezalako datu basea sortu eta enpresekin harreman zuzena izateko.

LTDaren hedadura geldiezina

2007. urtea amaitu baino lehen Lurreko Telebista Digitalaren hedadura EAEko biztanleen %93ra iritsiko da. Digitalizazioak hainbat hizkuntza aldi berean emititzea ahalbidetu du. Horren ondotik, Kaiet Estradak aldarrikatzen duena zera da: baldin eta filmak edo marrazki bizidunak edo dena delako telesailak euskarazko bikoizketa badu, zergatik ezin ote dezakeen ETB2 katean hizkuntza aukeratu, euskaraz ikusi: “Bikoizketa egina izanik ETBk aukera hori eman dezala”.

Haatik, Euskal Telebistako zuzendari Bingen Zupiriak ez ditu horren garbi ikusten LDTak ematen dituen aukera horiek. “Daukagun estatusa zalantzan jar dezake. Teknologiak ETB2an dena delakoa euskaraz ikusteko aukera emango digu, baina baita ETB1en gaztelaniaz ikusteko ere”.

Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude