Zenbakiak, denon lagun

  • Herritar gehienok matematikaz dugun iritzia ez da gozoegia. Hala uste dute Espainiako Matematika Errege Elkartean, eta lanean hasi dira pentsatzeko modu hori baztertu dezagun. Matematikak gure eguneroko bizitzan daukan garrantzia erakutsi digute.
Raul Ibañez
Raul Ibañez, EHUko matematika irakaslea.Iñigo Azkona

Raul Ibañez barakaldarra (Bizkaia) matematika irakaslea da EHUn, eta baita Espainiako Matematika Errege Elkarteko bigarren presidenteorde eta zabalkunde arduraduna ere. Orain dela lau urte hasi ziren hainbat ekimen gauzatzen, matematika jendearengana hurbiltzeko helburuz. Jendea matematikara esatea zuzenagoa litzateke agian. Oro har, ez dugu jakintza eremu hori gustuko, Ibañezen esanetan. Ospe txarrekoa da, eskolan ere bera omen da ikasle on askoren galga, eta gure bizitzetatik kanpo dagoela uste dugu.

Espainiako Matematika Elkarteak irudi hori “garbitu” nahi du, “baina ez matematika berez ona dela esateko, gizarterako oso garrantzitsua delako baizik”. Inguratzen gaituen munduan matematika dago nongura, eta hori edozeinek ulertzeko moduko hizkuntzaz adierazi nahi dute.

Eguneroko kontua

“Eguneroko bizimodu arruntean, non antzeman dezakegu matematika?, galdetzen didate askok –dio Raul Ibañezek–. Bada, nonahi dago, baina zaila da hori ondo azaltzea”. Xede horrekin, Matematikak Eguneroko Bizitzan hitzaldi sortak antolatzen hasi ziren orain dela lau urte, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Oraintsu burutu dute aurtengoa, hain justu.

Matematikak Eguneroko Bizitzan da jardunaldien izenburua, baina kontuz: hitzaldiotan ez da esaten guk geuk nola erabili behar dugun matematika jaikitzen garenetik oheratu arte. Guk hura erabili baino, kontua da erabiltzen ditugun gauza askoren funtsa matematika dela. Ingeniaritzan, teknologian, medikuntzan, ekonomian… matematika oinarrizkoa da, bistan da. Baina bizitzaren beste arlo batzuetan ere badago, ia guztietan ez esateagatik, modu ezkutuagoan bada ere. “Kale-garbitzaile batek, seguruenik, ez du matematika ezertarako behar bere eguneroko lanean”, esan du Ibañezek guk egindako galdera bati erantzunez, “baina matematika erabiltzen da beraren lan-ordutegia antolatzeko. Nire lankide batek halako lanak egin izan ditu zenbait enpresarentzat”.

Estatistika, zientzia zehatza

Juan Antonio Cuesta Kantabriako Unibertsitateko estatistika irakaslea honela mintzatu da irakasten duen arloaz: “Estatistikak fama txarra dauka, baina horren arrazoia haren erabilpen okerra da, interes makurren batek eraginda gehienetan. Bestela, estatistika bera zehatza da, matematikaren zati bat den heinean”.

Estatistikari esker, Miamiko Jai Alai pilotalekuko jabeek frogatu ahal izan zuten iruzurra zegoela partidu batzuetan. Apustu kopuruei begiratu eta konturatu egin ziren norgehiagoka jakinetan kopuru horiek gehiegitxo hazten zirela. Horietan, noski, faboritoek galtzen zuten beti, eta azkenean, apustuen analisi estatistikoa izan zen epaiketaren ardatza.

Aurreko adibidean, eta beste batzuetan, aritmetika hutsa nahikoa da estatistika egiteko. Beste batzuetan, askoz gehiago behar da. “Badago oso matematika zailak behar dituen arazo estatistiko bat, eta jende askori eragiten diona gainera: funts garantizatuak. Zuk dirua sartzen duzu banku batean, eta beraiek bermatu egiten dizute hiru urte barru zuk sartutako kopurua osorik itzuliko dizutela, eta gainera %1,5 gehiago, eta gainera IBEX indizea igo denaren erdia”.

Baina, zer gertatzen da burtsa jaisten bada? Cuestaren hitzetan, ezarritako baldintzei esker bankuak gure diruaren zati bat erabil dezake aseguru bat egiteko. Hala, bere burua babestuta edukiko luke diru-galerarik jasanez gero. Eta aseguru horrek zenbat balio behar duen kalkulatzeko oso matematika konplexuak behar dira. “Ekuazio diferentzial estokastikoak erabiltzen dira, eta orain dela hamar urte ez zen egongo, Espainia osoan, horiek ondo menperatzen zituen dozena bat lagunetik gora”.
Zenbaki handien legea

José Luis Fernández analisi matematikoko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 2006an, berak eman zuen hitzaldietako bat Bidebarrietako jardunaldietan: “Nik zoriaz, ausaz, hitz egin nuen, eta hura kudeatzeko moduez. Zoriaren arauak ezagutuz gero, nola edo hala kontrola baitezakezu”. Baina, ba al dago araurik zorian? “Nik txanpon bat botatzen badut airera, ezin dut jakin kurutx ala pil aterako den. Baina badakit milioi bat aldiz botata milioi erdi aldiz kurutx izango dela, eta beste milioi erdi pil, gutxi gorabehera. Beraz, badago araurik, baina gertakari bat askotan errepikatzen denean besterik ez”. Zenbaki handien legea esaten zaio horri.

Aseguruetan, konparazio baterako, antzera gertatzen da: “Ez dakigu zehatz nork edukiko duen istripua, baina badakigu ehun lagunetik batek istripua edukiko duela. Horri ordaindu beharko zaion diruaren ehunen bat ipintzen badu gutako bakoitzak, ehun laguneko talde horrek badauka asegurua eginda”. Aseguru-etxeetan aktuario izeneko langileak dituzte. Probabilitate kalkuluan adituak dira. Kontua da gero eta matematika gehiago jakin behar dela halako kalkuluak burutzeko.

Erruletaren zeroa, kasinoaren bermea

Zoriaz ari garela, ezin aipatzeke utzi zorizko jokoak. Jokalari askok xahutu dituzte euren ondasun guztiak kasinoan, baina gutxitan ikusiko zenuten kasino bat ixten, diru faltagatik behinik behin. Erruletan esaterako, kasinoak abantaila bi ditu: batetik, askoz diru gehiago dauka edozein jokalarik baino; bestetik, jokoa irabazteko aukerak ez daude guztiz zuzen banatuta. Bolatxoa zeroan gelditzen bada, kasinoak irabazten du. Beraz, badaukate ziurtatuta jokaldien %3, gutxi gorabehera, eta %3 horrek mozkinak bermatzen dizkie. Kasinoari zenbaki handien legea ezar dakioke, jokalariei ez, 10.000 bider jokatzeko dirutza nahikoa eduki ezean.

Matematika-hizkuntzan analfabetoak

Matematikak leku askotan aurkitu ditzakegu, Raul Ibañezen esanetan, eta leku horietako bat pertsonen heziketa da. “Lehen Hezkuntzan edo institutuetan ikasgai bik daukate garrantzi handiena nire ustez: hizkuntzak eta matematikak”.

Ibañezen iritziz, hizkuntza ondo menperatzen ez duena analfabeto funtzionala den bezala –nekez ulertzen du irakurtzen duena, zailtasunak ditu behar bezala idazteko–, matematika-analfabetoak ere badira. Non ezarri muga, ordea? Zein ezagutza mailatik behera esan daiteke norbait matematika-analfabetoa dela? “Galdera zaila da, eta askotan egin diogu geure buruari. Adibide bat jarriko dut: norbaitek grafiko bat ikusi eta haren esanahia ez ulertzea, norbaiti portzentajeez hitz egin eta ez ulertzea. Erne, hori ez baita arazo txikia. Egunkarietan txarto emandako hamaika artikulu aipa nitzake. Kazetariak ondo ulertu ez eta albistea txarto osatu du. Dena dela, ez nabil kazetariei errua botatzen. Kazetaritza gizartearen isla ere bada, beraz gizartean dago arazoa”.

Matematikari buruz ezer ez dakienak hutsune handia dauka bere kulturan. Hala uste du Ibañezek, eta ideia hori hobeto azaltzeko, oso zabalduta dagoen ustea jartzen du hankaz gora: “Esan ohi dut ez dagoela letra eta zientzia arteko bereizketarik. Batzuek asmatutako zerbait da, beren burua zuritzeko, alegia, arlo batzuetaz duten ezjakintasunaz azalpen handirik eman behar ez izateko. Niri ordea, zientzialaria izaki, astakeria irudituko litzaidake Mozart edo Picasso nortzuk izan ziren ez dakidala esatea. Matematikaria naiz, baina badut interesik literaturaz, pinturaz, musikaz…”. Aldiz, badira, Ibañezek salatzen duenez, matematikaz ezer gutxi dakitela harro-harro aldarrikatzen duten pertsonak, ustez kultura handikoak. Letretakoak, esan nahi baita.

Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna, aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomikoa eta soziala da”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Eguneraketa berriak daude