Ur bazterretik dator proposamena

  • Donibane Lohitzuneko pabilioi batean topatu du egoitza berria Theatre du Rivage antzerki konpainiak, bost urtez porturik ikusi gabe nabigatzen ibili ostean. Solisterrae eta Batekmila ikuskarien sortzaileak sei hilabetez izango dira bertan, oraingoz. Euren lanak sortzeaz gain, bizilagunekin eta inguruko artistekin harremanak estutzea dute helburu nagusia.
Theatre du Rivage
Theatre du RivageTheatre du Rivage
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Theatre du Rivage-k ur bazterreko antzerkia esan nahi du. Jendea iritsi eta abiatu egiten den lekua iradokitzen du, eta aldi berean paisaian txertatuta dagoen antzerkia”, dio Pascale Daniel-Lacombe zuzendari artistikoak, duela hamar bat urte konpainia sortu zutenean jarritako izenaren zergatia gogoratuz. Azken urteetan ordea, zaila izan dute euren helburuetako bat lortzea: inguruan txertatzea. Bost urte dira lanerako espazio finkorik gabe dabiltzala, eta ondorioz ia ezinezkoa izan zaie euren inguruko errealitate kultural eta sozialarekin bat egitea.

Orain, baina, Herri Elkargoaren bitartekaritzarekin –Lapurdiko hamabi herritako udalek sortutako elkartea– Jalai industrialdeko pabilioi bat errenta baxuan alokatzea lortu dute eta sei hilabetez bederen buru-belarri aritu ahal izango dute bertan lanean. Ondoren, nork daki.

Pascale Daniel-Lacombe eta Antonin Vulin administrazio arduraduna dira konpainiaren buruak eta bost aktore-sortzaile gonbidatu dituzte aro berri honetan eurekin lan egiteko: “Lan talde bat osatu nahi izan dugu, modu finkoan gurekin lanean aritzeko. Aktore todoterrenoak nahi genituen, edozertarako prest zeudenak: konpainian bizitzeko, eraikuntza lanak egiteko, antzezteko, irakasteko… Inguru honetan eragin nahi dugu eta horretarako ezaugarri hori ezinbesteko zuten aktoreek”, dio Lacombek.

Delphine Bastard, Baptiste Eliçagaray, Javier Barandiaran, Agnes François eta Annie Onchalo dira aipatu sortzaileak, guztiak ere aurretik antzerkigintzan eskarmentua duten aktore profesionalak. Gainera Pascal Angla musikari eta aktorea ere arituko da zenbait kolaboraziotan. Elkar ezagutu eta elkarrekin sortu; hori da datozen hilabeteetako erronka.

“Ez dugu funtzionamendu modu hau inon ezagutu. Gure asmakizuna da nolabait”, aitortu du irribarretsu zuzendariak: “Oso esperimentala da, eta ez dakigu modurik egokiena ote den. Probatzea da kontua eta konpainiarentzat erosoena den lan formula topatzea. Harian ikusiko dugu”.

Makina martxan

400 m² dituen espazio hutsa pixkanaka bizitza hartuz joan da konpainiak bere tramankuluak eta ilusioak eraman dituenetik. Egun hauetan Zoaz hegan errari antzezlan berriaren eszenografiak hartu du espazio zabalaren zati handi bat. Abenduaren 9an estreinatuko dute haurrei zuzendutako txotxongilo ikuskaria, eta oraingoz eszenategia prestatu eta lehen entseguak egiten ari dira. Taldean sortutako lana izango da. Testua Vivaldiren lau urtaroetan oinarrituta idatzi du Pascale Daniel-Lacombek eta berak zuzenduko ditu konpainiako lau aktore. Txotxongiloetan esperientzia zabala duen Annie Onchalo taldekideak sortu ditu panpinak. Ikuskaria euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz eskainiko dute, jada lotuta dituzten 35 emanaldietan.

Baina ez da hori aire berriekin datorren taldearen eginbehar bakarra. Besteen artean Les déconcertantes (Ustekabeak) ekimena ere martxan jarri berri dute. Aktoreek kalean inprobisatutako ekintzak gauzatzen dituzte egitasmo horretan, ezustean, abisurik gabe. Donibane Lohitzunen egin zuten lehena urrian. Gainera La belle échappée (Ihesaldi ederra) izeneko ikuskaria ere abiatu dute, inguruko eskoletako haurrei ipuin kontaketak eta jolasak eskaintzen dizkien saioa.

Formazio eta sentsibilizazio arloan ere proposamen ugari dakartza taldeak, adin guztientzat antzerki ikastaroak antolatu baitituzte hasi berri den ikasturteari begira, horiek ere euskaraz eta frantsesez. Taldearen egoitza berrian eskainiko dituzte batzuk eta inguruko herrietan beste hainbat. “Eskaintza ahalik eta zabalena egin nahi izan dugu. Hau da, herrietara, udaletxetara, instituzioetara ahalik eta proposamen zabalenak eskaintzea. Ekintzak inposatu beharrean proposamen ireki lez ematea. Erantzuna ikusi eta horren arabera jardungo dugu gerora”.

Espazio irekia

Ingurua astintzeko gogoz hasi da lanean Theatre du Rivage. Euren lantoki izateaz gain, espazio berria gune irekia izatea nahi dute. Inguruko jendearentzat elkargune izan daitekeen espazioa. Horregatik kultur eskaintza anitza egin dute datozen hilabeteetarako prestatutako programan. Inguruko sortzaileak egoitzara gonbidatu eta herritarrei ateak zabaltzeko modua da. Horregatik lantzean behin kantaldiak, erakusketak eta irakurketak egingo dituzte.

Etorkizunean beste konpainien entsegu lekua izan dadin ere nahi dute: “Ipar edo Hegoaldeko konpainiek erresidentzia modukoak egin ahal izango dituzte hemen, baita atzerrikoek ere”.

Ez dira garai samurrak antzerki konpainientzat eta halako azpiegitura duen taldea mantentzea abentura dela ezin ukatu. Hori ondo dakiten arren, baikor azaldu dira: “Denbora asko generaman honen atzetik, instituzioen jarrera positiboagoaren zain baina azkenean ez dugu ezer jaso eta aurrera egitea erabaki dugu. Proiektu handi bat egin nahi izan dugu, ikusteko ea erreakziorik badagoen. Ea instituzioak behingoz mugiaraztea lortzen dugun”, dio zuzendariak enbidoa boteaz.

Espazio berri honekin gero eta gertuago dago Theatre du Rivag egin nahi duen horretatik, nahiz eta ez jakin noiz arte izango duten bertan egoteko aukera. Ezin sei hilabete baino gehiagorako planik egin. Ametsak, ordea, bizirik jarraitzen du: “Nire ametsa populaziotik oso gertu bizi den artisten kolektiboa sortzea da, modu oso hurbilean lan egiten duena. Artista horiek luzerako hor egotea eta, hala, euren bizipenak ere populazioak bizitzeko aukera izatea”, gaineratu du elkarrizketaren amaieran konpainiaren zuzendari artistikoak. Denboraren, lanaren eta administrazioen esku dago orain amets hori posible den erabakitzea.

Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude