Negozio militarra zifratan

  • Xaho, Legasse, Pellot eta Likinianoren Euskal Herri pirata eta matxinatua. Horixe izan daiteke Antonio Escalante (Madril, 1962) liluratu duen Euskal Herria. Espainiako Estatuko kontzientzia eragozleek Bilbon egiten zituzten batzarren bidez hurbildu zen gurera eta Gasteizkoak talde antimilitaristaren sortzaileetako bat izan zen.
Antonio Escalante
Antonio Escalante, Gasteizkoak talde antimilitaristaren sortzaileetako batAlex Larretxi

“Euskal Herrian gauzak egiteko giroa eta pertsonak sumatzen nituen nik, egitea bazegoela, eta oso eroso nengoen hemengo jendearekin; ondo baino hobeto moldatzen nintzen, esaterako, Bilboko Antimilitarista Taldekoekin, bai beharrean, bai kalean”, dio Escalantek, garai zaharrak gogoratuz. Zenbait lagunekin Bilbon komuna antzekoa eratzea zen asmoa, baina egitasmoa ez zen aurrera atera eta aukera izan zuenean Asturiasera joan zen, 1987an. Bi urte eta erdi eman zituen Oviedon, bi urte eta erdi “istilutsu eta emankor”: hango antimilitaristen arteko tirabira zaharrak gailenduz, Intsumisioaren Aldeko Asturiaseko Koordinakundea sortu zuten. Euskal Herriarekiko lotura baina, bizirik zuen barruan eta itzultzea erabaki zuen. Hasieran, lagun batekin Gasteizen euskaltegia sortuz; ondoren, 1990ean, Gasteiza berriz, euskara ikastera: “Arratsaldez bi ordu ematen nituen IKAren euskaltegian eta goizez beste bi Estatistika Institutu Nazionalak langileok euskara ikasteko abian jarri zuen talde esperimentalean. Gasteizko herri mugimenduetan ibiliak ginenok bat egin genuen talde berean eta egunero euskal poteoa egiten genuen. Garrantzitsua izan zen, erdaraz garatutako harremanak euskalduntzea lortu baikenuen”.

Boterea ezeztatu, gizarte berria eraiki

Garai haietakoa da Gasteizkoak taldearen sorrera, Euskal Herriko gastu militarra ikertzeko jaioa. Azaldu digunez, Gasteiza iritsi berria zela Jesús Navesi entzun zion hitzaldi batean bere burua antimilitaristatzat jotzen zuen arren, ezin zuela talde antimilitaristetan parte hartu; ez zen adin arazoa, arazo sakonagoa baizik: Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak ia hamabost urte zeramatzan zerbitzu militarraren kontrako borroka bultzatzen, baina soldadu sartzen ez zirenen borrokarako esparruak falta ziren. Egun hura garrantzitsua izan zen, euskal antimilitarismoak aurrera begira zuen erronka mahai gainean jarri zuelako Jesús Navesek. “Argi genuen zerbitzu militarra bukatutakoan mugimendu antimilitarista noraezean ibiliko zela –dio Escalantek– eta militarismoari aurre egiteko eremu berriak zabaltzeko beharra zegoela”. Boterea ezeztatu ahala, gizarte berria eraiki; helburu horrekin fabriketatik eta antimilitarismotik heldutako bost lagunek osatu zuten Gasteizkoak taldea.

Bi izan ziren euren abiapuntuak: gastu militarraren inguruko ikerketa, “besteak beste, antimilitarista izatea denoi dagokigula adierazteko”; eta arma fabriken ikerketa, “beste zerbait ekoizteko asmoz birmolda zitezen”. Gastu militarrari buruzko txostena bere lanik ezagunena bada ere, Gasteizkoak ez da horretara mugatu, Escalantek aldarrikatu duenez: “Egin dugun guztian gaiak eta pertsonak elkarri lotzen saiatu gara. Pobrezia eta armagintza, esaterako; sustrai bera duten gatazkak uztartzen saiatu gara, elkarrengandik ikasi ahal izateko, bizimodu berriak bultzatuko dituen sarea sortzeko”. Eta bitartean, Euskal Herrian goraka egiten du gastu militarrak. Escalantek labur azaldu digu zergatia: “Armada berri baten sorrera da aitzakia, gaur egungo beharrei erantzuteko gai den armada, munduan zehar arin ibiltzeko zein eraginkorra izateko primerako teknologia behar duena. Baina arlo ekonomiko garrantzitsuenetakoa da armagintza: diru asko mugitzen du, lanpostu asko dakartza eta gobernuei baliabideak ematen dizkio. Chávezek Espainiako Gobernuari erosi dizkion gerraontziek, adibidez, atseden eman diote Zapaterori, ontzioletako hainbat lanpostu salbatuz”.

Azkenak
2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2025-01-14 | Leire Ibar
Libreki esan ahalko da Instagram eta Facebooken emakumeak “objektuak”, LGTBIQ pertsonak “gaixo mentalak” eta migratzaileak “gaizkileak” direla

Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Israelek Gazan zuzenean hildakoak 64.260 izan direla estimatu dute The Lanceteko ikerketa batean

Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]


Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Asier Cabodevilla (AZ Ekimena)
“Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia”

Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]


2025-01-14 | UEU
Naiara Martin Gomez
“Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar du”

"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


Eguneraketa berriak daude