Amonatxoz mozorrotutako otsoa

  • Dokumental bat eskuetan, profeta apokaliptikoz jantzita –eta gehiegikeriaz jositako bizimodu honen ajeak astintzeko helburuz– itzuli zen munduko pertsonaia sonatuenen erakusleihora Al Gore, politikari eta ekologista estatubatuarra. Iraken kontrako gerra tinko salatu ostean, berotze globalaren inguruan alerta gorria piztea izan du aspaldi honetako misio nagusia, Humanitateak sekulan ezagututako arazo moral, etiko, espiritual eta politikorik garrantzitsuenaz ohartaraztea, haren esanetan. Eta, ikono mediatiko gisa eman zaion oihartzuna eta aurtengoan jaso dituen sari ponposo guztiak aintzat hartuz gero, jokaldia benetan biribil irten zaiola zalantzarik ez da.
Dani Blanco
Karisma handiko lidertzat daukaten demokratek, bereziki DraftGore kolektiboa osatzen duten militanteek, Etxe Zurian nahiko lukete berriro, postu gorenean oraingoan, eta horretara jarri dira buru-belarri.

Politikarako gogoa galdu duzula diozu eta ez da harritzekoa –bota zioten maitasun aitortza bailitzan The New York Times egunkarian Bakearen Nobel Saria jaso baino pare bat egun lehenago–; baina jakin badakigu zure aberriarekiko maitasuna ez duzula galdu. Eta Aberriak, zure alderdiak bezala, eta hain sutsu defenditzen duzun planetak bezala, benetan behar zaitu.
Gaur milioika lagun dira AEBetan petralkeria politiko guztien jatorria 2000. urteko hauteskunde presidentzialetan aurkitzen dutenak, geroztik egindako okerra bere onera ekartzeko bide bakarra orduko hartan galtzailetzat jo zenari boterea itzultzea dela sinesten dutenak.

Baina heroi berriak ere ipurdian zuloa. “An Inconvenient Truth” edo aldaketa klimatikoa aztertzen duen dokumentalari zorroztasun eskasa leporatzen zaio; emozio eta irudi probokatzaileen indarra baliatzea argudio arrazionalak bazter batera utzita; ideia zientifikoak bere gogora interpretatzea eta dramatismoaren izenean ondorioak areagotzea; petrolio industriari –alegia, aitaren negozioari– zuzenki hortzak ez erakustea eta nekazaritza-erregaien aldeko apustuaren arriskuak apenas aipatu gabe modu interesatuan egitea –berauen produkzioan esku-hartze garrantzitsua du–; zibilizazio moldearen aldaketarik ez proposatzea...

Batere erosoak ez diren egiak, finean, Al Goreri berari azaleratu zaizkionak.

Berotze globalari muga jartzea norbanako guztion erantzukizun saihestezina dela gogorarazten digu Gorek, eta dagoeneko aski ezagunak diren hainbat gomendio ematen. Hala nola, betiko bonbilaren ordez fluor-argi trinkoak jartzea, ur bero gutxiago erabiltzea, neguan berogailua bi gradu beherago finkatzea, lehorgailu elektrikoa erabili beharrean jantziak kanpoan isekitzea, paper birziklatua erostea...

Haatik, estatubatuar batek urte osoan gastatzen duen energia hilabete eskasean xahutzen du berak Tennessen duen mansioan. Besteoi esandakoak esanda, aitak herentzian utzitako zink meategiaren bidez, hondakin tonak, tonak eta tonak isurtzen ditu airera nahiz uretara. Eta, hori gutxi balitz, 240.000 eurotik gora kobratzen du gizakion zentzugabekeriaz mintzatzen den aldi oro. Hitzaldia txukun prestatzeko eta bere jet pribatuaren gastuak arintzeko behar ditu, antza.

Berotze globalaren azterketara fondo publiko nahiz pribatuetatik diru-zakukada bikainak, ia imajina ezinak bideratzen direla jakinda, Aberria zerbitzatzeko ohoreaz beste eskaini beharko diote jarraitzaileek moda-modako negozio aberasgarri honen gailurra utz dezan eta politikara itzul dadin.

Oraintsu, Manuel Marin Espainiako Kongresuko presidente eta PSOEko kideak politika utzi eta unibertsitatean aldaketa klimatikoaren azterketari helduko diola azaldu du. Gore predikatzaile handia pertsonalki ezagutzeko zortea ere izan omen zuen Asturiasko Printze Saria eskuratu zuenean.

A, bon.

Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude