argia.eus
INPRIMATU
Ziberkultura kritikoaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Bilbon
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko azaroaren 20a
Bilboko Netlach 2007 jardunaldiek ziberkultura kritikoa izango dute ardatz. Azaroaren 22tik 24ra bitartean hainbat ekimen egingo dira Anti-liburudendan, Abisal gunean, Sarea tabernan eta Badulake kafe-antzokian: Cyberpunkari eta hacktibismoari buruzko hitzaldia, tailerrak, Canal Accesible proiektuaren aurkezpena, Conectado-desconectado perfomancea, Yves Robot eta Entter-en ikus-entzunezkoaren emanaldia... Ekitaldi guztiak doakoak izango dira. Helbide honetan duzue informazio gehiago: www.netlach.org.