argia.eus
INPRIMATU
Etxeko txikiek autoa gidatzearen ardurak ikas ditzaten
  • Dan Crisp ::Zeu gidari

    Ibaizabal

    orrialdeak ::14

    prezioa ::6.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Motordun ibilgailuz inguraturik bizi garenez gero, komeni da txikiek ere haien berri izan dezaten. Eta horretarako aproposa dugu Ibaizabal argitaletxeak plazaratu duen Zeu gidari bilduma. Kartoi lodizko orrialdez osatutako Larrialdietarako ibilgailuak izenburuko liburuxkan, esate baterako, honako gomendioak agertzen dira: polizia laguntzera badator, pasatzen utzi behar zaiola argiak piztuz eta sirena jarriz. Salbamenduko txalupan berriz, salbamenduko txalekoa jantzi behar dela. Baita beste hainbat gomendio ere.