Redadeg (korrika egitea, bretoieraz) izena hartuko du Euskal Herrian bi urtez behin egiten den Korrikaren lehengusuak. Lehenengo aldiz egingo dute datorren urteko apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3a artean. 600 kilometroko lasterketa berezia izango da, Naoned-en (Nantes) hasi eta Karaez-en (Carhaix) bukatu arte. Redadegen helburua izango da bretoiera ikasketa zein erabilpena bultzatzea eta diru-laguntza urriak dituen Diwan elebiko eskola ekonomikoki laguntzea. Eskola horientzat 60.000 euro biltzeko itxaropena dute antolatzaileek.