Helduak, baina ez galduak

  • Hogei urte bete ditu TMEO aldizkariak aurten. Euskal Herriko komikigintzan lehenbiziko fanzinea izan ez bazen ere, 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte biziraun duen bakarra dugu. Horregatik aste honetako Getxoko Komiki Azokan omenaldia jasoko du Gasteizko aldizkariak. Atzera begiratu, eta nostalgiaz gogoratzen dituzte hasierako urteak; baina lortu dutenaz harro, aurrera jarraituko dute, umorea nonahi isuriz.
TMEO aldizkaria
TMEO aldizkariko ale batzuk
Fanzineak gaur egun ez daude modan. Ezta horien inguruko gauza gehienak ere. Alde zaharretako taberna asko arropa denda bihurtu dira; eta indibidualismoa gailendu da garai bateko gizarte mugimendu jendetsuen gainetik. Horren eskutik etor liteke fanzineen gainbehera Santi Orue (Gasteiz, 1964) TMEOko komikilariaren ustez: “Lehen jendea tabernetan batzen zen, eta komikiak elkarren artean trukatzen zituzten. Gaur egunean ez dago ez tabernarik, ezta trukatzeko komikirik ere”.

Komiki eta fanzineak kontrakulturaren ikurretariko bat izan dira beti, nahiz eta, aldi berean, produktu kulturala ere badiren, Antton Olariagaren (Usurbil, Gipuzkoa, 1946) ustez. Baliabide gutxirekin sortutako aldizkariak ziren, gehienetan afizionatuek eginak eta, beti ere, boteretsuak kritikatzeko asmoz sortuak. Hala ere, 1980ko hamarkadan, TMEOk garai berrietara egokitzen jakin zuen eta politika hutsa jorratu beharrean egunerokotasunaren inguruko umorea egiten hasi zen. “Urte haietan umore aldizkariek politika gehiegi jorratzen zuten, eguneroko bizitzatik urrunegi zeuden. Gizartea aldatzen zihoan heinean aldatu behar izan zuten aldizkariek, eta TMEOk hori aski ongi ulertu zuen”, El Jueves astekariko Maikel zuzendariaren hitzetan.

Ernesto Murillo Simonides (Murchante, Nafarroa, 1952) dugu TMEOren sortzaileetariko bat. Santi Orue eta bera hasierako urratsak azaltzeko solaskide ezin hobeak dira.

Hogei urte bete ditu aldizkariak aurten. Zelan hasi zen hau guztia?


Simonides. TMEO lehenagoko fanzine eta saiakera guztiei oso lotuta dago: Octopus, Tbeos Kopón... Baina herentzia behinenak El Txino, Hamelín eta El Víborarenak izan ziren. Aldizkari horietan genbiltzan askoren ondorioa izan zen TMEO: Pedro Oses, Joaquín Resano, Bernardo Vergara, Txas... hiruzpalau aipatzearren. Gainera hasieratik Hegoaldeko lau lurraldeetarako geure banaketa sarea eduki nahi izan genuen.

Santi Orue. Giro hori gaur egungo komikigile askoren haztegia izan zen. Nik bigarren aletik kolaboratu dut, baina banuen erlazioa TMEOkoekin lehenagotik. Erredakzioa Iruñetik Gasteizera mugitu zenean, teknologia berria ere sartu zen, eta orduan hasi nintzen lan gehiago egiten. Repromasterra eta fotolitoak atzean utzita, ordenagailuarekin hasi ginen koloreztatzen.

Teknologiaz aparte, zelan eboluzionatu du TMEOk?


S. Orue. Gizartearekin batera aldatu da. Hasieran politikaz gehiago arduratzen zen, Euskal Herriko gaietara mugatzen zen batik bat. Eta denborak aurrera egin ahala egunerokoari buruzko umorea hasi zen lantzen.

Simonides. Hala ere politikeria larregi ikusten dut egun komikigintzan. Politikariek izugarri aspertzen naute, eta komikigile batek lehenik eta behin egin behar duena bera dibertitzea da. Haserreak umorea galarazten dizu.

Atzera begirada bat eginez, zer esango zenukete gaur egungo egoeraz?


S. Orue. 1980ko hamarkadako urteak alaiagoak zirela. Manifestazioak, punk giroa, euskal rock erradikala...

Simonides. Garai hartan, askatasun gutxiago zegoenez ofiziala ez zen orok zuen indarra. Egun alderantziz gertatzen da: artearen munduan batik bat, ikuspuntu ofizialak du oihartzun handiena. Nekatuta omen dago jendea...

Nekeza da, bai, komikigilearen lana, Olariagaren iritziz: “Sentsibilitatea behar duzu bizitza aztertzeko. Ganbara jantzi behar duzu, lan handia egin, eta ez da erraza irabazi ekonomikoak lortzea”. Baina nekeak ez die TMEOkoei lortutakoen alaitasuna kentzen. Badute pozik egoteko arrazoirik, euskal komikigintzari egindako ekarpenagatik. “TMEOk barre ugari eta esportatzeko marrazkilari asko eman dizkio Euskal Herriko komikigintzari”, Julio Albitre El Karma aldizkariko zuzendariaren iritziz. Olariagak fanzinearen ekarpenen artean garaiko tabu asko hautsi izana azpimarratu du.

Hogei urte hauetan lortutakoaz harro beraz?


S. Orue. Bai. Azken batean, TMEO komikigile gazteentzako erakusleiho bihurtu da.

Atsotitz batek hala dio: Irudi batek mila berba adina. Eta, bineta batek mila editorial adina?


S. Orue. Baietz uste dut. Gauza asko hitz gutxirekin esateko dohaina dugu. Horregatik gero eta bineta gehiago dago beste medioetan ere.

Simonides. El Paísek adibidez, sekulako marrazkilariak ditu: Máximo, El Roto, Forges...

Komikigile gehientsuenak gizonezkoak zarete, eta TMEOn beste horrenbeste. Zer dela-eta?


S. Orue. Komikigintzan emakumezko gutxiago dago zentzudunagoak direlako, eta ogirik ere ematen ez dizuen ogibideetan ez dihardutelako. Pragmatismoa esaten zaio, kar, kar, kar!

TMEOkoek darabilzuen hiztegia erabiliz, komikiak egiteko bi estilo daude: “estilo pinpirina”, txukuna eta landua alegia, eta “estilo arina”, batere ortodoxoa ez dena. TMEOn zergatik nagusitzen da bigarren hori?


Simonides.
Hasierako urteetan, ofizialtasunetik aldentzearren izan zitekeen. “Estilo arina” ez-ofizialaren irudikapena izan zitekeen, agian.

S. Orue. TMEO azken batean fanzine bat da, eta kolaboratzaileek ez dute kobratzen. Hori izan daiteke hain landuta ez dauden marrazkiak izateko arrazoietariko bat. Hala ere, badaude estilo landuagoa dagiten autoreak TMEOn: Piñata eta Furillo kasu. Ez ditugu egileak estilo zehatz bat erabiltzera behartzen.

Autogestionatutako fanzine batentzat hogei urte irautea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Orueren hitzetan, autogestioak askatasuna ematen dizu, baina diru aldetik muga jarri ere bai. Honetaz asko daki Joaquín Delgado Kinik (Salamanca, Espainia, 1960), fanzinearen gaur egungo koordinatzaileak: “Autogestioarekin eta publizitate txikiekin hogei urte irauteko ezinbestekoa da langilea eta tematia izatea. Eta egile berriak izatea ere bai. Baina, baldintzapen editorialik ez izate horretan tinko mantendu behar dugu”.

Simonidesentzat hainbeste urte irauteko gakoa “berritasunean datza”. Eta hori, “askotan egile gazteek ematen dute”. TMEOko gazteenetarikoa Ignacio Murillo Furillo da (Zaragoza, Espainia, 1976). Baina nahiz eta belaunaldi desberdinetako marrazkilariak egon, TMEOn oinarrizko gaietan bat datoz.

Etorkizunari so, zelan ikusten dituzue hurrengo urteak? Internet izango da eboluzioaren hurrengo urratsa?


Furillo. Internet, egun, pertsonen sormenaren ihesbidea da. Eta horixe da etorkizuna. Baina niri irakurtzen dudana eskuetan izatea gustatzen zait, eta gero apalategi batean gorde ahal izatea.

S. Orue. Liburuak ere desagertuko direla esan dute askotan... Rajoyren lehengusuari galdetu beharko genioke, kar, kar, kar!

Furillo. Paperezko komikiak ez dira sekula desagertuko, poesia oraindik desagertu ez bada! Kar, kar, kar!

Kini. Gainera TMEO komunean irakurtzeko aldizkaria da, eta ordenagailua komunera eramatea... Kar, kar, kar!

Azkenak
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean

Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Eguneraketa berriak daude