Bufalinoren Gaueko gezurrak euskaraz
Gesualdo Bufalino siziliarra, 1920an Comison sortu eta 1996an hil zen, auto istripuz. Hark idatzitako Le menzogne della notte nobela Josu Zabaletari esker irakurri ahal izango dugu hemendik aurrera euskaraz, Gaueko gezurrak tituluarekin. Atxilotuta dauden lau gizon dira nobelako protagonistak. Errege borbondarraren kontrako matxinadaren buruzagi-taldeko kideak izateagatik eta ekintza odoltsu batean parte hartzeagatik hiltzera kondenatu dituzte. Itsasoan, ihesbiderik gabeko uharte bakartu bateko espetxean daude, hil aurreko azkeneko gaua igarotzen. Espetxeko gobernariak tratu bat proposatuko die orduan: lauretatik batek, besteek ez jakiteko moduan beren buruzagiaren izena salatzen badu, salbu izango dira laurak.