Cancha, banku bulego berezia

  • Nafarroako Aurrezki Kutxak, CANek, aurten banku bulegorako eredu berria abiatu du, Cancha izenekoa. Espazio soziokulturala Aurrezki Kutxaren ohiko egitekoekin lotzen du. 2008a bukatzerako eredu hori 437 bulegotara hedatu nahi du.
CANek Iruñean duen banku bulegoetako bat
CANek Iruñean duen banku bulegoetako bat da, ez badirudi ere.Josu Santesteban

Nafarroako Aurrezki Kutxaren, CANen, bulego bat aurten ikusten duena harritu egingo da. Ez dauka zerikusirik gainerako bankuek oraindik ere eusten dioten finantza bulegoaren ereduarekin. CANen bulego berriotan nahasturik aurkituko ditugu ume batzuk jolasean, gazte bat Interneten, jubilaturen bat egunkariak irakurtzen edo kafea doan hartzen, musikari bat abesten… Dena doan, hainbat bezerok bankuko gorabeherak egiten dituzten bitartean. “Iraultza” da, publizitatean bertan eurek dioten moduan. Finantza negozioa egiteko era berria da eta, banketxe nafarrak ematen dituen datuen arabera, emaitza ekonomikoak ederki hobetu ditu. Bulego horiek Cancha izena dute.

Canchak gainerako erakundeetako bulegoen aldean beste era batera daude diseinatuta. Barruan altzariek ludotekaren antza daukate banku bulegoarena baino. Leku zabalagoak, atseginagoak eta informalagoak dira eta merkataritza jarduerak jendearentzako ordutegian programatzen diren ekintza ludiko-kulturalekin nahasten dira. Canchatan sartzeko ez da bezero izan behar, ezta finantza-konturik egin behar ere. Ez dago leku finkorik, ezta Kutxako zatian ere, eta bulegoko langileak hara sartu direnak aisialdi edo kultura-ekintzetarako partean ere hartuko ditu. Bulego berriaren zati nagusian mahai txikiak daude, umeentzako liburu eta margoekin, haurrek jolasteko, Interneterako sarbide batzuk eta eguneko prentsa, baita doako kafea ere.

2010erako bulego guztiak ancha izango dira

CANek %50 azkartu eta handitu du hedapenerako plana. 2008 amaierarako 437 Canchatara heltzeko asmoa dute. Horietatik %60 Nafarroatik kanpora egongo dira. 2008 amaierarako, CAN orain arte egon ez den lekuetan ezarriko da. Zehatzago, 14 Cancha irekiko ditu Levanten, bost Asturiasen, hiru Andaluzian eta hiru Galizian. Eremu geografiko berrietan irekitzeaz gainera, CAN hazi egingo da dagoeneko badagoen lekuetan. EAEn adibidez, 78ra helduko dira; Madrilen zazpi Cancha berri egongo dira, 63 guztira; Katalunian 14 berri izango dira, guztira 43 izateko; Aragoin beste bostekin 20 izango dira, eta Errioxan bat gehiago, 17 guztira. Horrez gain, Nafarroako Kutxak hiru bulego dauzka Guadalajaran, bi Burgosen eta bat Valladoliden.

Canchak 2006ko irailean hasi ziren irekitzen, beraz, urtebete baino gehiagoko bizia eta esperientzia daukate dagoeneko. Arduradunak pozik daude bulegoen kudeaketa eredu berriarekin, eta “gizarte bankuaren” estilo berria dela diote, eurak aitzindari direla. Emaitza ekonomikoen ikuspegitik, CANek esperientzia eta negozio ona izan dela uste du. Lehenengo sei hilabeteetan, negozioa %52 igo duela dio CANek, bulegoen eredu berria hedatzean. Negozioa, gaineratzen dutenez, oso orekatua izan da administratutako baliabideen eta kredituen artean, azken horiek bolumen osoaren %55 dira eta.

Vialogos sarearen ostean,Cantera plana
CAN beti izan da aitzindaria negozioa egiteko modu berrietan. Espainiar Estatuko Aurrezki Kutxen Vialogos sarea sortzeko bultzatzailea izan zen. Aurten, 2007an, 2007-2010 urteetarako Cantera izeneko plan estrategikoarekin hasi du urtea. Plan horrek 600 milioi euroko inbertsioa dakar, eta bulego guztiak bezeroaren kudeaketaren ardatz bihurtu ditu: “Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakiko duzu” programa. Ekimen berria da, hau ere aitzindaria. Horren bidez 450.000 bezerok Gizarte Ekintzarako gastua zertara bideratu aukeratu ahal izan dute, eta 290.000 bezerok 1.300 proposamenen artean programa jakin bat aukeratu ahal izan dute.

Nazioarteko hedapena


Bost bulegoko sarea du Londres, New Jersey, Errumania, Txekiar Errepublika eta Polonian, inbertsioen sustapen eta aholkularitzarako VialEste eta VialAmerica elkarteek bideratua. Hungariako HBW Express erosteko aukera ere sinatu du. Horrez gain, Wachovia Bankek CANeko bazkide diren enpresen eskura jartzen ditu Estatu Batuetan dituen 3.100 bulegoak. Halaber, CECAk Paris, Brusela, Frankfurt eta Ginebran dituen bulegoetan lan egiten du banku nafarrak. Enpresei nazioartean zabaltzen laguntzen dien sarearen bidez ere eskaintzen ditu zerbitzuak. Sare hori 2.300 korrespontsaliak osatzen dute eta 110 herrialdetara iristen da. Gainera, Asiako inportazioetarako dokumentu- kredituak egiten dituen elkartea du eratua Hong Kongen.

Azkenak
Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude