2006 Narrazioak eta olerkiak. R. Mª. Azkue sariak
2006 Narrazioak eta olerkiak. R. Mª Azkue saria liburuak iaz Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako Resurrección Maria Azkue literatur lehiaketan irabazle gertatu ziren gaztetxoen lanak plazaratzen ditu. Saridunak bi mailatan bereizita daude, adinaren arabera. Hauexek dira: Itsasuko Mailen Dagorret (13 urte), Azpeitiko Lierni Varela (13 urte), Kanboko Aurélie Christmann (12 urte), Azpeitiko Leire Arenas (13 urte), Angeluko Naia Laconte (12 urte), Aiherrako Kattalin Duhalde (11 urte), Oiartzungo Izar Azpiroz (16 urte), Bermeoko Alaine Agirre (16 urte), Oiartzungo Olaia Azpiroz (15 urte), Zumarragako Jon Cadierno Gutierrez (16 urte), Beasaingo Maite Agirre (15 urte) Getxoko Haizea Alvarez (17 urte), Oiartzungo Izar Azpiroz (16 urte) eta Ondarroako Unai Lires (14 urte).