Zuzentasunaren paradisuak


  • Aurrezki kutxetako iragarkiak bihurtu dira azkenaldian zuzentasunaren bozeramale. Bizkaikoak, orain hilabete batzuk, bizitza sano eta zoriontsurako aholkuak ematen zituen: neurrian eta taxuz jan, ariketa egin, baita sexuala ere, zaletasunen bat praktikatu eta... noizbehinka libururen bat irakurri. Ehun urte bete zituela-eta telebistaz emititutako zortzi minutu t´erdiko bideoan, norbanakoaren bizitzatik haratago, jardun kolektiborako arauak ere ematen zituen. Antologikoa.
Judit Fernandez
Neurri txikiagoan, Gipuzkoakoaren iragarkiek ere bide beretsutik jotzen dute. Osagaietan “politikoki zuzena”ren topiko guztiak: gizatasuna, berdintasuna, kolore eta jatorri guztiak geure egitea, natura zaintzea... Txapelduna, dena den, Nafarroakoa gertatu da, “Revolución” aldarrikatuz sartu baita ondoko probintzietan, kolore gorriz apainduta, bide batez sanferminetako zapia soinean.

Egia esan, beti izan dute aurrezki kutxek aginterako joera. Joan den mendearen lehen erdiko karteletan dago orduko mezua: aurreztu ezazu! Gaur egun, aurreztea sustatzeko egiten dituzten kanpainetan, oraindik jubilaturen bat edo beste engainatuko dute, etxera eraman dezan begiratu hutsarekin pitzatzen den kopa kolekzioa edo sekula erabiliko ez duen maleta jokoa. Sustatu, benetan sustatzen dutena, ez baita dirua aurreztea, xahutzea baizik, zorpean bizitzea behin betirako. Tonu txistosoan, pisua, norberarena ez, aurrezki kutxarena dela esatea, errealitatea deskribatzea besterik ez da. Berdin aipa genitzake autoa, plasma telebista, bainu-ontziaren ordez jarritako dutxa edo modako tokiren batera egindako bidaia.

Aurrezki kutxetako iragarkien sortzaileak ez dira batere ergelak, ez inozoak. Mundu atsegina, ziurra, samurra, erosoa irudikatzen dute. Paradisu domestikatu eta zibilizatua, ongizatez borborka. Badaezpada, ezustekoren bat dagoenerako ere badituzte irtenbideak. Alegia, zu hilko bazina, zure ondorengoei gauzak ondo bideratuta uzteko modua eskaintzen/gomendatzen dizute.

Kontua da heriotza iritsi bitartean bizi beharra dagoela, ahal den ondoen. Eta hor lanak. Gertatzen da, adibidez, Iberdrolak igogailurako argindarra etenda uzten duela ostiral batean, ezinduta dagoen pertsona etxera itzuli eta bigarren pisura igo ezinik. Deitu fakturan jartzen duen telefonora, eta makinari atarikoak esplikatu ondoren erantzuten dizute auskalo nondik, zure herria kokatzen urrutitik ere ez dakiten tokiren batetik nolanahi ere. Arazoa azaldu eta ematen dizuten soluzioa hauxe: bilatzeko matxura konponduko duen elektrizistaren bat eta hortik aurrera, hau da, astelehenean, joango dela teknikoa. Elektrizista bilatu, ikerketan hasi eta... deskubrimendua: kontagailurik ez dago. Eguerdian ibili den Iberdrolako langileak –subkontratatuak– eraman du nonbait, erratuta.

Telefonikarekin, antzera. Bi aste, dei saio amaigabeetan, matxuratuta dagoen tresna aldatzeko eskatuz. A! eta euskaraz mintzatzeko aukera, ahaztu, bestela oraindik hor zaude makinarekin hizketan trabatuta, aurrera egin ezinik.

Zerbitzuetako enpresa handien gaur egungo protokoloak horrelakoxeak dira. Kalitatearen K, Q, edo dena delako ikurrak harro erakutsiko dituzte. Iragarkirik garestienak ordainduko dituzte energia berdea eta komunikazio mugagabeak aginduz. Lehiatu, publizitatean lehiatzen dira, ez zerbitzua behar bezala eskaintzeko garaian. Eta, hori bai, den-dena, aurrezki kutxekin partekatzen duten zuzentasunaren diskurtsoa beti aurretik jarrita.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude