Kutxako bezeroei lehen hitza euskaraz

  • Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Gipuzkoa Donostia Kutxak Buruntzaldeko sei herrietako udalekin. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sostengua du. 2008rako hitzarmena Gipuzkoako beste zazpi eskualdeetara hedatzea da jomuga.
Buruntzaldeko hitzarmena
Buruntzaldeko alkateak, Kutxako zuzendaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara eta kultura burua.Kutxa

Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diogu gure bezeroari eta kalitate horren ezaugarri nagusia bezeroak hizkuntza harremana aukeratzean datza. Beraz, euskaraz egin nahi duen horrek hizkuntza eskubideak bermatuak izateko gure lan taldeak elebiduna izan behar du, eta gainera, joera izan dezala hartu-emaneko lehendabiziko hitza euskaraz egiteko”. Mikel Irizar, Gipuzkoako Kutxako Barne Komunikazio eta Hizkuntza Plangintza departamenduko arduradunaren hitzetan horixe litzateke hitzarmenaren giltzarria.

Elkar-hartzeari neurketa sistema ezarri diote ez dadin borondate adierazpen soila izan, ekintzarako plana baizik. Eusko Jaurlaritzak neurgailua jarriko du eta Eudel (Euskadiko Udalen Elkartea) izango da horren kontrolatzailea. Besteren artean, langileak euskaraz trebatzeko bitartekoak jarriko dituzte eta hizkuntza ohiturak aldatzen saiatuko dira. Handik urtebetera neurtu eta zehatz-mehatz jakin ahal izango dute non duten zer hobetua eta zein aldagaietan egin dituzten aurrerapausoak.
Bost urte aurreikusten zaizkio hizkuntza plan horri eta hizkuntza normalkuntzan ekarpenak egiteko nahiarekin izenpetu dute. Buruntzaldea (Andoain, Urnieta, Usurbil, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Hernani) izan da sinatzen lehena prozesu honetan guztian parte hartze zuzena izan duelako eta Irizarrek aurreratu digunez Debabarrena izan daiteke hitzarmena sinatzen bigarrena urtea amaitu baino lehen. 2008. urterako eskualde guztiekin akordioa itxi nahi dute.

Udalen parte-hartzea, funtsezkoa

Hitzarmen honek ez luke izaterik udalik gabe. Neurri handi batean Kutxaren esku dago akordioa gauzatzea, baina udalen parte hartzerik gabe ezingo litzateke osotasunean egikaritu eta erdibidean geratuko litzateke. Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko arduradunaren hitzetan, “udalen ikuspegitik hitzarmenak bi alde dauzka: batetik, koherentzia puntu bat eskatzen du. Kutxak Udalarekin harreman zuzenak dauzka eta harremanok hizkuntzaren bitartez gauzatzen dira. Horietan euskara bultzatzea izango litzateke lehendabiziko partea. Bestalde, bigarren zatia gehiago da herritarrei begira eta zerbitzu-hizkuntza bezala”. Udal guztiek urteak daramatzate euskararen erabilera sustatzen merkataritzan edota enpresaren ingurumarian eta eremu horretan Kutxa erakunderik garrantzitsuenetarikoa da. “Zenbatuko bagenitu egunean dauzkagun hartu-eman guztiak eta horiek zein erakunderekin egiten ditugun, Kutxa sailkapenaren goialdean agertuko litzateke gipuzkoarren artean”. Harreman estuak dituzte herritarrekin: aurrez aurre, idatziz eta Internet bitartez. Hiru eremuetan eragiten saiatuko dira.

Akordioek arrisku bat dute: ez betetzea edo erdibidean geratzea. Horregatik erronka nagusia “adostutakoa konplitzean” datza. Gabeziarik handiena ez dago euskararen ezagutzan, erabileran baizik. Gipuzkoako bulegoetako lankideen %80 inguruk oinarrizko elebitasun maila du. Azken bost urteetan 400 lagun inguru hartu ditu Kutxak lan-taldea eraberritzen buru-belarri ari baitira. Sartu direnak ordezkatu dituztenak baino elebidunago dira. Ordezkapen sistemari eutsiz, aldaketa modu naturalean jazoko da eta elebakarrak diren gutxiengo horri trataera berezia emango zaio. Gutxien gutxienik oinarrizko ulermen maila izateko ikastaroak jasoko dituzte, bezeroak euskaraz eginez gero harremana naturaltasun osoz gauzatzeko. Horren harira, Iñaki Arrutiren aburuz, “gabezia handiena da lehen hitza ez badu euskaraz egiten nahiz eta euskalduna izan. Lehen hitz horrek ezartzen duen inertziari eutsiz, litekeena da herritarrak gaztelaniaz egitea”. Beraz, apustua erabileran dago, iniziatiba euskaraz hartzean. “Finean, langile mordoaren hizkuntza ohituretan eragitea da eta horrek bi gauza eskatzen ditu: lana tajuz egitea eta denbora”.

Buruntzaldean herriz herri hizkuntza errealitatea oso ezberdina da. Usurbilen hitz egiten da gehien (%55 inguru), eta Lasarte-Orian, berriz gutxien (%16, gutxi-asko). Herri batetik bestera dagoen desorekak, hala ere, ez omen da oztopo izango. “Hitzarmena bera da sei herrietarako, nahiz aktoreak ez garen berberak. Beharbada Usurbilen errazagoa izango da akordioa egikaritzea hizkuntza gaitasuna, euskaldunen dentsitatea eta ohitura bera ere handiagoak direlako eta Lasarte-Orian izango da zailena. Dena den, kontua da Usurbilgo hainbatek izango duela hori betetzeko ardura eta pertsona horien baitan egongo da hemendik aurrerako betetze maila zenbatekoa izango ote den jakitea”, diosku Iñaki Arrutik.

2007ko martxoan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxek (Kutxa, BBK eta Vital Kutxa) euskararen erabilera sustatzeko ituna sinatu zuten. Kutxak bertan hitzartutakoa bere egin eta oraingo hitzarmena horren ondorioa da. Irizarren esanetan, aitzindariak izan dira eta haiek ezarritako prozedurak Bizkaia eta Arabarentzat baliagarri izatea nahiko luke.

Ziklo baten amaiera, berri baten hasiera

Euskararen aldeko mugimenduen ziklo baten amaieran eta beste baten hasieran gaudenaren errezeloa du Irizarrek eta horrela segi du: “Orain 30 urte, hezkuntzan jarri genituen itxaropen guztiak, baina denboraren poderioz ohartu gara askoz ere gehiago behar dela. Horrek bere hazia erein zuen, baina fruitu emankorrak izan ditzan ongarriak, ureztatzea, eguzki izpiak... behar ditu, beste faktore batzuk, alegia. Lan munduak eguzki lanak bete ditzake. Jendeak badaki hemen sartzeko elebiduna izan behar duela, eta horrek sekulako eragina dauka”. Iñaki Arrutik beste eragile bat aipatu du: “Herritarren borondatea funtsezkoa da. Gaur egun bezeroaren kalitate irizpideetan ez da sartzen euskaraz tratua arruntasun osoz jasotzea. Helburua da Kutxara joandakoan guk nahi dugun hizkuntzan mintzatzea eta hori naturaltasun eta erosotasun osoz egin behar dugu”.

Buruntzaldeko udaletako indar politikoek hitzartuta daukate elkarren artean euskara kontuak jorratzea eta beraz Kutxarekin egindako hitzarmena ez da salbuespena izan.

Esparru sozioekonomikoan kokatutako akordioa da Kutxarena, baina Irizarrek gogorarazi du horrelako hitzarmenak bestelako eremuetara hedatu behar direla, hala nola, familia transmisioaren eremura.

ASTEKARIA
2007ko azaroaren 18a
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude