argia.eus
INPRIMATU
Arana Martijaren erantzun bipilak
  • Batzuen artean::Jakin

    Jakin

    orrialdeak ::136

    prezioa ::9.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Jakin
Jakin
Jakinen 161. zenbakiak ez du gai bakarra jorratu, baina irakurleari interesgarri izango zaizkion zenbait eztabaida dakartza. Batetik, Prestige petrolio-ontzia urperatzearen ondorioak aztertzen dituzten hainbat adituren iritziak –Iñaki Barcena, Eneko Borja, Josu Larrinaga, eta Jone Martinez–; eta bestetik, Miel A. Elustondok Jose Antonio Arana Martijari egin dion elkarrizketa. Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak burutu zituen Arana Martijak gaztetan; musikari dagokionez, Bogamazua zortzikotean aritutakoa da, Santa Zezilia, Andra Mari, eta Hodeiertz koralen sortzaile izateaz gainera. Kultur munduan asko ahalegindu da, eta politikan ere badu saiorik: ESB alderdiaren sortzaileetarikoa izan zen, baita Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahaldun ere. Bere bizitzako pasarte ugari aurkituko ditu Jakinen orrialdeetara hurbiltzen denak.