“Rock taldeetan emakumeok abeslari edo teklista gara nagusiki”

  • Balerdi Balerdi taldean teklatuak jotzen zituen ilehori xarmangarria, egun musika negozioa (?) suspertzen dabil Gor zigiluaren zein Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartearen bitartez.
Blanca Izkue
Blanca Izkue disckeroaJosu Santesteban

Egun inork ez du diskorik erosten. Zertaz bizi zarete diskoetxeetako profesionalak?


Karitateaz eta gure senideen soldataz, krisialdi puta honek ito gaitu eta babak beste nonbait bilatzera behartu gaitu. Txantxak alboratuz, diskogintzaren inguruan dauden bestelako aferetan sartu behar izan dugu: kontzertuen antolakuntza –joan den Sanferminetako euskal musika programatu genuen–, bestelako zigiluen diskoak edo auto-ekoizpenak merkaturatu, kantuen edizioa, taldeen managementa...

Diskoetxe bakoitzak bere taldeen kontzertuak kontrolatzen ditu orain eta managerrei lana kentzen.


Guk taldea plazaren atariraino ekartzen genuen eta managerrak taldea eskutik hartu eta plazaren erdira eramaten zuen. Orain gu gara taldearen ibilbide osoan gabiltzanok, diskoaren grabaziotik zuzenekoetara. Ez da intrusismoa. Taldeak ezagutzera eraman ditugunok zilegitasun osoz hasi gara orain haien zuzenekoetan parte hartzen.

Balerdi Balerdi, gutxien ezagutu izan den Euskal Herriko talderik onena.


Orain gutxi Pettik halaxe esan zidan. Kultoko taldea omen ginen, beste batzuentzat talde “madarikatua”… Guk, berriz, asmo handirik ez genuen: musika ona testu onek lagunduta maite genuen, gure abilezia mugatuekin ahalegintzen ginen. Eta duintasunez desagertu ginen eszenatik, zalapartarik gabe, dramarik gabe.

Power-pop taldea zineten, baina power-popa ez da Herriaren estiloa.


Aritu ginen urteetan –1992tik 2002ra, gutxi gorabehera– gure estiloa, ezohikoa izateaz gain, oso “biguna” zen. Artean, heavya eta punkia ziren nagusi. Pentsa ezazu zer sentitzen den La Polla edo MCDren aurretik jotzen, publikoak nahi duen gauza bakarra zuk behingoz bukatzea denean.

Horregatik Gor diskoetxean heavy eta punka izan dira nagusi, bestela jai...


Gor-en maite dugun musika grabatzen dugu, baina ez gara kamikazeak, profesionalak baizik. Euskal Herrian jendea oso fidela da punkari eta heavyari. Beraz musika horretan berezitu gara, nahiz oso bestelako estiloak ere hedatu ditugun. Gogoratu bestela Hemendik At! (dance), Numidia (folk) edo Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin egindako lana, eredutik salbu dauden adibide batzuk aipatze aldera. Esan beharra dago gu ere punki samarrak garela, eta makarrak ere bai.

Blondie gertuen ikusi dudan eguna, zu zuzenean ikusi zintudaneko lehena.


Kontxo! Mia Farrow-rekin dudan antza maiz aipatu didate, baina Blondie-rekin lehena dut hau! Oso gustuko dudan musikaria da, bera eta berarekin aritzen den banda. Orokorki, emakume gutxi dago rock munduan, are gutxiago bere gailurrean. Ar estereotipoak dira nagusi eta sekulako sexismoa dago itxuretan. Rock taldeetan emakumeok abeslari edo teklista gara nagusiki. Diskogintzaren barruan promozioan aritzen gara batik bat. Apika geu, emakumeok, “roll” horiekin konformatu gara. n

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude