argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2007ko azaroaren 13a

Errabia zuen txakur batek bost haurri eta hiru helduri egin zien koska 1886ko urtarrilaren 24an, Bradford-en (Ingalaterran). Gaurko ikuspuntutik, gaixoak sendatzeko saiakerak bitxiak izan ziren benetan. Baina hidrofobia gaixoetako bat hil zenean, agintariek dirulaguntzak bideratzea erabaki zuten, gaixoak Parisera eraman eta Louis Pasteur izeneko zientzialariak senda zitzan.

Gertakizun horretan oinarrituta, hainbat ingeles historialarik eskolako haurrei bideratutako errekonstrukzio historikoa antolatu berri dute, Leeds-eko Thackeray museoan re-enactment bat prestatuz.

Pasteurren txertoa baino lehen, denetik egin zuten: lurrun-bainuak, kauterizazioak.. Baziren zauriaren gainean txakurraren ilea ipintzen zutenak, baita gaixoari txakur horren ilea, gibela edo bihotza janarazten ziotenak ere.