argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko uztailaren 16a

Moises Perez de Albeniz galeristak Berrian: "Astakiloa izango nintzateke konturatu ez banintz artistak mahai gainean jartzen ari direla gai politikoak, eta beste asko. Eta artistak esaten ari direna jaso besterik ezin dugu egin. Horrela esanda, erraza da, baina nik ez dakit zer egiten dudan abangoardia historikoetako artisten lanak erakusten. Ez dira nire belaunaldikoak. Nik zer erakutsi behar dut? Orain lan egiten ari direnen lanak. Hori da nire konpromisoa. Artistak konpromiso bat dauka gizartearekin; nik ere bai: haiena erakutsi behar dut. Hau da nire mendea".

 

Josu Camarak 7K aldizkarian: "Niretzat antzerkia sormen alorrean kokatu behar da, gainontzeko arteak bezala (...) UnBatzuek merkatura erakartzeko produktu gisa erabiltzen dute euskal kultura. hori kulturaren perbertsioa da. Topiko handiak erabiltzen dituzte. Lauburuarekin saltzen dituzten produktuak Korean ete honetan Euskal Herrian eta kanpoko leku askotan ere antzerkia sormen aldetik ikusi beharrean ekoizpen ikuspuntutik ikusten da. Kulturaren “pornografia” sortzen da. Gauza bat errentagarria izatea nahi badugu, zenbat eta “pornografiatik” hurbilago egon askoz ere errentagarriagoa izango da. Guk une honetan horretatik distantzia bat hartu nahi dugu. Badakigu horretatik bizi nahi dugula, baina baita sormenari garrantzia man nahi diogula ere".

 
 

Miren Iza Tulsa taldeko kideak Noticias de Gipuzkoan: "Grammy Latinoetako talde hasiberriaren sarirako jasotako izendapenaren harira: «Ez dakit zer gertatuko den (sariarekin). Oraingoz, denbora apur bat igaro ostean gauza guztiek izandako ondorioak baloratuko ditugu. Katxea pixka bat igotzeko eta musikariei modu duin batean ordaintzeko balio badu primeran, hemen mundu guztia bizi baita musikatik, musikariak izan ezik".