argia.eus
INPRIMATU
Koldo Izagirre, Jon Alonso eta Harkaitz Cano besteak beste Literatura Eskolan
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko azaroaren 07a
Literatura Eskola ekimenak Larrabetzutik Euskal Herriko beste hainbat hiritara egin zuen salto joan den urtean. Hilean behin, literaturaren inguruko hitzaldi-eztabaidak egingo dira, pasa den ikasturtean parte hartu zuten ikasleek proposatutako gaiak ardatz gisa hartuta. Iñigo Aranbarrik eta Anarik eskainitako hitzaldiak eman zion hasiera egitasmoari, urriaren 27an Larrabetzun. Hurrengo hitzaldiak Koldo Izagirrek (azaroaren 17an Gasteizen), Harkaitz Canok (abenduaren 15ean Bilbon) eta Ibon Egañak (urtarrilaren 26an Donostian) emango dituzte. Urte osorako –zortzi hitzaldi falta dira– zein eskola egun baterako matrikulak 10 euro balio du.