Heroina katarroarentzat

  • Londres, 1874. C.R. Alder Wright St. Mary ospitaleko kimikariak morfina hainbat azidorekin nahastu eta diazetilmorfina sortu zuen lehenengoz. Substantzia berria morfinatik zetorren; morfina, berriz, lo-belarraren deribatua zen.
Lo-belarra edo opioaren erabileraren lehen arrastoak Mesopotamian aurkitu dira eta duela 3.400 urtekoak dira. Mende luzetan kontsumitu zen Asian, eta Mendebaldean XIX. mendearen erdialdean sartu zen indartsu, AEBetan hain zuzen, trenbideak eraikitzera joandako txinatarrek eramanda. Cowboyak whisky botilari helduta irudikatu ohi dituzte filmetan, baina opioak ere menpekotasuna sortu zuen abeltzain bakarti askorengan. Horrekin batera, 1850. urte inguruan, 1810ean garatutako morfinaren erabilera zabaldu zen botika gisa.

Handik urte batzuetara Alder Wrightek egindako esperimentuak, ordea, ez zuen oihartzunik izan. 23 urte geroago, beste kimikari batek, Felix Hoffmann alemaniarrak, lortu zuen berriro sustantzia bera sintetizatzea. Hoffmannek Elberfeldeko Bayer botika etxean egiten zuen lan eta bere buru Heinrich Dreser-ek eskatu zion morfinarekin eta azidoekin esperimentuak egiteko. Helburua kodeina lortzea zen, morfina baino droga ahulagoa. Baina bi aldiz indartsuagoa zen substantzia lortu zuten, eta heroina izena ipini zioten, hartzen zutenak heroiak sentiarazten zituelako. Morfinaren onurak zituen, baina hark sortutako menpekotasuna desagerrarazten omen zuen. Arrazoi zuten: gaixoek morfinarenganako zaletasuna galtzen zuten, beste mendetasun handiago baten truke. Baina inork ez zekien hori, heroinaren ondorioak ikertzen bi hilabete baino ez zituztelako eman.

1898 eta 1910 urte bitartean merkaturatu zen heroina, haurrentzako katarroa sendatzeko xarabe moduan besteak beste. Harrigarria zen eztula kentzeko zuen ahalmena, baina 1910etik aurrera, menpekotasun harrigarria sortzen zuela konturatu ziren; abstinentzia sindromea agertzeko aski da bost astez egunero gramo laurden hartzea. Botiketatik desagertu eta heroinaren aurkako legeak sortu ziren han eta hemen. Orduz geroztik heroinak legez kanpo egin zituen bereak. Eta egiten jarraitzen du: azken hiru urteetan kokainak gain hartu bazion ere, azken datuen arabera berriro ere heroina da Bilboko narkosala-n gehien hartzen den droga

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude