argia.eus
INPRIMATU
Soziolinguistikaren Top Ten-a
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Ricardo Gomezek FiloBlogia blogean duela pare bat urte egin zuen Euskal Filologiarako 10 webgune interesgarrienen zerrenda. Tankera horretara egin du Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean, soziolinguistikaren alorrean. “(Euskal) soziolinguista batek (horrelakorik existitzen al da?) galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda” egin du Rodriguezek. Hona Top Tena: Soziolinguistika Klusterraren webgunea, erabili.com, Hiznet-en webgunea, Hizkunea, Eusko Jaurlaritzako HPSren webgunea, Buruxkak, Inguma, Tiraka, Karrajua eta Sortzeke dagoena –webgune horietan eta beste batzuetan sakabanatuta dagoen informazioa barnebilduko duen euskarazko soziolinguistikari buruzko webgune osoa eta osatua–.