argia.eus
INPRIMATU
Katixa Agirrek haurrei eskainia
  • Katixa Agirre ::Seigarren atzamarra

    Elkar

    orrialdeak ::70

    prezioa ::8.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Seigarren atzamarra'
Hamar urte baino gehiago dituzten neska-mutikoak izan ditu gogoan Katixa Agirrek Seigarren atzamarra kontakizuna idazterakoan. Haurrentzat idatzi duen lehen liburuko protagonista, ezkerreko eskuan sei hatz dituen Paula izeneko neskatila da. Pozik bizi da Paula bere berezitasun horrekin, jaio zenetik berekin izan duen seigarren hatz horrek botere magikoak ematen baitizkio, seigarren zentzu baten antzekoak. Horiei esker, besteen pentsamendua irakur dezake. Eta oso inportantea da besteek buruan zer darabilten jakitea, norberaren defentsa prestatzeko. Paulak berak onartzen du, hala ere, batzuetan besteen pentsamendua irakurtzeak ez diola ezertarako balio. Beraz, botereak baditu, baino ez dute edozer gauzatarako balio.