argia.eus
INPRIMATU
Prentsa-argazkilaritzari begira Gasteizko periskopiotik
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
Abenduaren 9ra bitartean, hamar argazki erakusketa izango dira ikusgai Gasteizko beste hainbat aretotan. Guztiak Periskopio: prentsa-argazkilaritzari begira egitasmoaren parte dira. Orotara 60 herrialdetako 76 argazkilarik egindako 650 irudi baino gehiago bildu dituzte erakusketa horietan. Aipatzekoak dira, adibidez, Elliot Erwitt argazkilariari eskainitako atzera begirakoa (Vital Fundazioa aretoan); Koro Cantabrana, Blanca Castillo, Asier Bastida eta Manuel Diaz de Rada euskal kazetarien irudiez osatutako erakusketa (Santa Maria katedralean); eta “glamourraren kontzientzia” erakusten duen Jaume de Laiguana bartzelonarraren Beste begirada izeneko bilduma (Ignacio Aldecoa kultur etxean). Azken erakusketa horretan ikus daiteke goiko irudia. Periskopio ekimenaren harira, World Press Photo erakusketa jasoko du Montehermoso jauregiak azaroaren 16tik aurrera. Informazio gehiago: www.periscopiovitoria.com.