argia.eus
INPRIMATU
Nelen margo lanen esanahia
  • Ben Kuipers, Yvonne Jagtenberg ::Nelek nahi duena margotzen du

    Ibazabal

    orrialdeak ::30

    prezioa ::8.40€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Nelek nahi duena margotzen du'
Paperak koloreztatzea asko gustatzen zaion neskatila txiki bat du protagonista Nelek nahi duena margotzen du liburuxkak. Ben Kuipersek (Herbehereak, 1944) –besteak beste telebistako Sesamo auzoa saiorako gidoi askoren egilea– bost urtetik aurrerako haurrentzat idatzi du. Edozein unetan ikus daiteke Nele margotzen, Martin jakinminez begira daukan bitartean. Batzuetan berdea, besteetan gorria, hurrengoan beltza erabiltzen ditu Nelek koloreztatzeko. Egindakoa polita iruditzen zaion galdetzen dionean, Martinek askotan ez daki zer erantzun, ez baitu margotutakoa ulertzen. Orduan Nelek harro azaltzen dio egindakoaren esanahia. Batzuetan, berdea, Nele lo dagoenean ohean estaltzen duen edredoia izango da; baina hurrengoan, belarra ere izan daiteke.