Lugares comunes, idées reçues

  • Frantsesak eta gaztelaniak modu bana dute “klixea” edo “topikoa” izendatzeko. Lugar común, leku komuna, da kontzeptu hori adierazteko gaztelaniaz erabil daitekeen esapidea, eta haren gibelean komunitatea sumatzen ahal dugu. Giza talde guziek erreferentzia komunak, konpartituriko fobiak eta filiak, zaletasunak eta gorrotoak, behar baitituzte, taldeko kide guziak batzen dituzten gune idealak. Frantsesez, berriz, idées reçues esapidea baliatzen dute, eta atzean tradizioa igar daitekeela erranen nuke: iraganetik, arbasoengandik ailegatu zaizkigun ikuspuntuak edota iritziak dira jasotako ideia horiek –barkatu itzulpen traketsa–.
Santi Leone
Mikel Saiz
Gizarte bat trinkotzen dituzten leku komunak joandako belaunaldien herentzia izaten ohi badira, tradizioz onartutako ideiak jendearen elkargune dira normalean, eta, ondorioz, biak ala biak, lugares comunes direlakoak eta idées reçues izenekoak, ezinbertzekoak ditugu edozein giza taldetan. Biek bidea erraztu eta aitzina egiten laguntzen digute, haiei buruz pentsatu behar ez izateak arreta bertzelako kezketan paratzea posible egiten digulako, arrainek itsasoan mugitu baina itsasoa pentsagai ez duten bezalaxe. Orain arte errandakoa onartuz gero, iduri luke, gizarte bat aldatzekotan, lehen pausoa haren leku komunak, haren jasotako ideiak aztertu eta zalantzan jartzea izan beharko litzakeela.

Bere historia laburrean, Nafarroan gaur egun nagusi den ideologiak, alegia navarrismoak, hiru garaipen handi izan ditu. Lehendabizikoa, euskal abertzaletasuna kanpoko indar gisa ikusaraztea izan da: prentsa irakurrita, hori da irudi nagusia Espainian, baina hori da Nafarroan berean ere nahiko hedaturik egon den eta oraindik dagoen ikuspuntua. 1920ko hamarkadan Bilboko zenbait bulegotatik ailegatzen zitzaizkien agindua abertzale nafarrei (Victor Pradera politikari navarristaren aburuz), eta Trantsiziotik hona Gipuzkoatik etorri izan dira manifestariez beteriko autobusak (Diario de Navarra egunkariaren arabera).

Euskal abertzaletasuna iraitzia, espainolismoa definitzea izan da navarrismoaren bigarren garaipena. Hau da, batek irudika dezake –edo nik, behinik behin, nire xaloan irudika dezaket– espainolismo tolerante bat, arerioa errespetatzeko gai dena. Gurean, ordea, espainolismo intoleranteena bultzatzeaz gain, hori espainolismo mota zilegi bakarra izatea lortu du navarrismoak. Hortik mugitzen denari berehala leporatuko zaio “kanpoko” indarrekin bat egin nahian ibiltzea.

Hirugarren garaipena, arestiko bi puntu horiek nafar anitzen leku komun bihurtu izana izan da, Diario de Navarrak ez baitu ehun urte alferrik bete. Horrela, bada, egina dago tranpa. Alde batetik, euskal nazionalismoa mendebaldetik iristen zaigun gaitza da eta, bertzetik, horren aitzinean UPNk defendatzen duen ideologia erantzun legitimo bakarra da. Are gehiago, ideologia hori ez da ideologia, nafar onen izaeraren adierazpena baita. Ollarra Diario de Navarrako zuzendari ohiak behin erran zuenez: “Ni ez naiz navarrista, nafarra baizik”. Navarrismoa, beraz, gure idée reçue bilakatu zaigu, gure itsaso partikularra, pentsagai izan gabe –ez baita existitzen– gure mugimenduak ahalbidetzen dituen ur kutsatu gabea.

Hondar hauteskundeek nahiko argi utzi dutenez, orain bertze espainolismo bat asmatu beharra dago Nafarroan, bertze mota batekoa, Nafarroako aniztasuna errespetatzen dakiena eta, paradoxa posible bada, Espainiari hain lotua ez dagoena. Hain argi ez dagoena zera da: egin behar dutenak berrasmatzeko lan hori egiteko prest ote dauden. Ikusi beharko.

Azkenak
Koldo Amatria: “Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2025-01-14 | Leire Ibar
Libreki esan ahalko da Instagram eta Facebooken emakumeak “objektuak”, LGTBIQ pertsonak “gaixo mentalak” eta migratzaileak “gaizkileak” direla

Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Israelek Gazan zuzenean hildakoak 64.260 izan direla estimatu dute The Lanceteko ikerketa batean

Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]


Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Eguneraketa berriak daude