Literatura, ikuskizuna eta lehia agertokian

  • Amerikako Estatu Batuak azken hamarkadetan munduko abangoardia bilakatu dira eremu ia guztietan, eta poesiaren baitan ere neurri batean halaxe izan dela esan daiteke. Slam mugimendu poetiko garaikidea dateke horren adibide, AEBetan jaio eta garatu baita batik bat.
Saul Williams slam poeta eta kantaria.
Antzeko saioak lehenago ere egin izan ziren arren –Ted Berrigan poeta handia tarteko–, kontua 1984. urtean hasi zen Chicago hirian, Marc Smith izeneko morroi batek jazz klub batean –Get Me High Lounge– lehenengo slam saioa antolatu zuenean. Ordutik modalitate hau beste lurralde eta hirietara zabaltzen joan da eta egun, New Yorkeko Nuyorican Poets Cafe hartzen da slam saioen tenplutzat. Saio hauek taberna edo klubetan antolatzen dira eta bertan poeten artean lehiatzen da. Partaide bakoitzak –taldeka ere egin daiteke– bere poemak errezitatzen ditu zehaztutako denbora tarte batean. Amaitu ondoren, ikusleen artetik aukeratzen diren epaimahaikideek euren kalifikazioa ematen dute –oro har, 0etik 10era–. Era horretan, askotarikoa izan daitekeen lehiaketa sistemaren bidez, emanaldiko txapelduna izendatzen du epaimahaiak azkenean. Slam saioen ezaugarri nagusiak, bada, hiru dira: errezitaldi publikoak dira; irekia da, edonork parte har dezakeelako, eta poeten artean lehiatu egiten da.

Errezitaldi publikoak izanik, ahozkotasunak eta performance-ak garrantzi handia hartzen dute. Poesia, funtsean, ekintza komunikatiboa dela azpimarratzen dute slammer-ek. Poemen soiltasunaz harago, errezitaldia bera da epaitzen dena eta honenbestez, sarritan poetek saio txundigarriak eskaintzen dituzte, antzezpenak egiteraino. Ez da harritzekoa errezitatzailea tabernetako barra gainean ikustea edota tabernatik kalera irtetea. Horrela, errezitatzearen garrantzia dela-eta, hip-hop mugimenduko zenbait artista slam mugimendura gerturatu dira, horien artean esanguratsuena Saul Williams. Era berean, ikusleen inplikazioa ere handia izaten da. Entzuleek poeta xaxatu ohi dute, baita emanaldia bukatutakoan euren iritzia agerian utzi ere. Poetaren eta aurrean duen jendearen arteko harremana indartzen da, ohiko poeta-poeta eredua gaindituz. Bestetik, emanaldi irekiak direnez, slamen jarraitzaileek literatura mota honen izaera demokratikoa azpimarratzen dute. Zirkuitu konbentzionaletik at geratzen diren poeta ugarik emanaldi hauetan parte hartzeko aukera izaten dute.

Hala ere, slam saioetan ezagunak egin diren poeta ugarik euren argitalpen konbentzionalak kaleratu izan dituzte gerora, eta slam poesiaren antologiak ere argitaratu dira honezkero –Aloud: Voices from the Nuyorican Poets Café kasu–. Orobat, epaimahaikideak ikusleen artetik aukeratzeak jite demokratiko hori areagotu egiten du, epaile eta entzuleak berdintzeraino ia. Sinbolikoki literatur balioaren agintaritza publikoaren eskuetan geratzen da, inongo botere instituzionaletik landa.

Lehiaketa, eztabaidarako arrazoi

Lehiaketa da eztabaida handiena eragiten duen aspektua seguruenik, baina lehiak poesiaren esparru tradizionaletik at zegoen jendea erakarri du emanaldi hauetara. Slam saioetan elkartzen den entzuleria heterogeneoa izaten da erabat; poesian erudituak direnetatik entzule kuxkuxeroetaraino. Zenbait kasutan bederen, saio hauen bidez poesiarenganako interesa zabaltzea lortu da.

Baina saio horiek euren aurkariak ere izan dituzte. Lehenik eta behin, mundu akademikoa. Marc Smithen asmoa, hain zuzen ere, akademiaren kontrako saiakera bat antolatzea zen, eredu kanonikotik kanpo geratzen zen poesia aldarrikatzea. Eta baita lortu ere.

Akademiak urtetan bizkarra eman izan dio poesia slamei; Harold Bloom kritikari ospetsuak, esaterako, sarritan egin izan ditu mugimenduaren kontrako adierazpenak. Dena den, denborarekin esan daiteke poesia slamak literatur sisteman barneratu eta akademiaren onespena lortzen joan direla. Arestian aipatu argitalpen konbentzionalez gain, aipatzekoa da mugimenduaren inguruko filme bat –Slam izenekoa– ekoiztu zela 1998. urtean. Saul Williams bera izan zen protagonista. Era berean, poeta amerikarren akademiak (Academy of American Poets) ere aintzat hartzen du, poesia-mugimendu garrantzitsu gisa.

Instituzionalizazio prozesu horren emaitza gorentzat har daitekeena, haatik, Poetry Slam Incorporated (PSI) delakoa izan daiteke.
Erakunde honek, alde batetik, nazioarteko slam saio indartsuenak biltzen ditu eta bestetik, urtero AEBetako saio nazionala (National Poetry Slam) antolatzen du.

Mugimenduaren kontrakoek oro har bat egiten dute lehiaketaren ideia gaitzestean; ez deritzote onargarri poesiaren bidez lehian ibiltzeari. Kritika honen kontra, Allam Wolf izeneko slammer-ak zera erantzun zuen: “The points are not the point; the point is poetry” (“Puntuak ez dira garrantzitsuena, poesia baizik”). 1990eko hamarkadan, Anti-slam izeneko beste mugimendu poetiko bat sortu zen Manhattango Lower East Side inguruan. Collective: Unconscious izeneko artista taldeak antolatutako saio horietan, slam saioetan bezalaxe, poetek banan bana euren poemak errezitatzen dituzte eta ikusleen artean epaimahai bat antolatzen da. Kontua da, slammer-ak parodiatu nahian, epaimahaiaren puntuazioa beti izaten dela hamarrekoa.

Baina slamaren indar kritikoak hain zuzen ere horixe uzten du agerian; hots, lehia literatura instituzionalean ere egon badagoela, modu ezkutuagoan agian, baina slam saio espontaneo eta jolastietan baino indar askoz handiagoz finean. Literatur zirkuitu instituzionalaren izaera lehiakorra azaleratzen du ironikoki, denik eta lehiaketa-modu arrunt eta zabarrena proposatuz. Gainera, garbizalekeria literario mota baten hipokrisia salatzen du; poesia lehiarekin erkatzea eskandalagarria iruditu, baina literatur merkatuaren baitan jazotzen diren mekanismo lehiakorren –sariak, salmenta zerrendak, komunikabideak, bekak eta abar– kontra hitz erdirik egiten ez dutenen hipokrisia, hain zuzen ere. Besterik da, arestian aipatu lez, gerora slamaren inguruan sortutako zenbait jarduera eta proposamen konformista eta konbentzional –National Poetry Slama kasu–, lehenengo slam saioen indar kritiko eta iraultzailea neutralizatzen dutenak.

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude