argia.eus
INPRIMATU
Kuxidade historikoa
  • I

    Zein ote da irtenbidea?
    Txoriak hil
    ala estatua guztiak kendu?
    Txorien zirina
    estatuen gainean
    ez da txori-kaka.
Koldo Izagirre 2013ko maiatzaren 06a
Koldo Izagirre
Dani Blanco
 
 
 
II

Zein ote da irtenbidea?
Bertatik abiatu
ala atertu arte itxaron?
Txorien zirina
estatuen gainean
ez da txori-kaka.


III

Zein ote da irtenbidea?
Berriak asmatu
ala betiko txirulak sinetsi?
Txorien zirina
estatuen gainean
ez da txori-kaka.

IV

Zein ote da irtenbidea?
Txoriak kendu
ala estatua guztiak hil?
Txorien zirina
ez da txori-kaka
estatuen gainean.

Doinua:  Trajinos Beltzaren “Mollan lanik ez neukan eta...”