argia.eus
INPRIMATU
Toribio Altzaga antzerki saria
  • Alaitz Olaizola ::Joanes (itxaropenaren semea)

    Euskaltzaindia, BBK Fundazioa

    orrialdeak ::84

    prezioa ::5€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Joanes (itxaropenaren semea)'
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatu ohi duten Toribio Altzaga antzerki saria Alaitz Olaizola Bordak eskuratu zuen iaz pertsonaia berezi baten inguruan idatzitako Joanes (itxaropenaren semea) izeneko lanarekin. Inguratzen duen haur, gazte eta gizon-emakumeengandik guztiz bestelakoa egiten duen pentsamoldea du Joanesek txiki-txikitatik. Arazoak sortuko dizkio mundu ikuskera berezi horrek, aldi berean besteei burutik pasatzen zaiena konprenitzen laguntzen dion arren. Baita aitak hala eskatuta, ospitale psikiatriko batera eramango dutenean ere. Amak bakarrik ulertuko du bere seme bakar eta bereziaren baitan dagoen itxaropena.