argia.eus
INPRIMATU
Gizakion oinazea gogoeta-gai
  • Batzuen artean ::Hemen

    autoekoizpena

    orrialdeak ::112

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Hemen'
Bizitza gogorra da. Batzuentzat gogorregia. Bizi den orok sufritzen du, gehiegi gainera. Sufrimendua: Galdera eta bide izenburua du Erlijioso Bizitzaren Teologi Institutuak plazaratzen duen Hemen aldizkariaren 15. zenbakiak. Bizitzea egokitu zaigun munduan zoriona baino presenteago dagoen pairamena du hizpide. Fededunen eta fedegabeen artean erlijioari buruzko hausnarketa gaurkotua eta anitza sustatu nahi du Hemen-ek, eta oinazearen gainean ere ikuspegi zabala eskaintzen du: Jexuxmari Mujikaren azterketa, gaurko kulturak sufrimenduari buruz dioenaz; Vicky Irigarai adituaren iradokizunak gaixoen zainketarako; Jose Luis Elortzaren Bibliaren ikuspegia; eta Jon Sobrinok, Javier Vitoriak eta Xabier Letek gogoan darabiltzatenak.