Frantziak Aljeriari 50 urte beranduago minen mapa opari

  • Aljeriako ekialdeko eta mendebaldeko mugetan artzaintzan, egur bilketan edo paseoan dabilen edonor, gaur egun oraindik lehertuta hankaz gora joan daiteke, bertan dauden hiru milioi minetako batek oinpean eztanda eginik. Frantsesek duela mende erdi utzitako opariak dira.
Aljeriako artzain gazte bat
Argazki handia "Jilali" sinatzen duen batek dauka ipinita Interneten. Aljeriako herrixka bateko mutikoa erakusten du, astoa hartuta azokarako bidean doala. Oraindik ere haurrak, gaztetxoak eta artzainak hiltzen dira herrialde hartan, frantsesek duela mende erdi lurpean utzitako leherkarietakoren batek eztanda eginik. Irudi txikia Aljerreko El Watan egunkariak ipini zuen Georgelin jeneral frantsesak urriaren 20an bertara egindako bisitari buruzko kronikaren osagarri. Buteflika presidentearen tankera daukan militarra mapa berriarekin dabil minaz betetako lur eremuan, eta kolonialista itxuraz jantzitako tipoak diotsa bazterretik: "Plano horiekin jakingo duzu oinak non jarri". Beste aldean, artzain itxurako bi gaztetxoetako batek dio: "Hori, 45 urte lehenago esan behar ziguten!".
Jean-Louis Georgelin jeneralak, Frantziako armadaren buru nagusia denak, opari berezia eraman dio urriaren 20an Aljerreko armadan kargu bera daukan Ahmed Gaïd Salah jeneralari: Aljeriako ekialdeko eta mendebaldeko mugetan frantsesek 1956 eta 1959 artean ipini zituzten milioika minen karta edo mapak.

Frantziako Gobernuak, beharbada, keinu horrekin orekatu nahiko zuen Nicolas Sarkozy presidenteak biharamunean Marokora egin behar zuen bidaiaren eragina. Magrebeko geopolitikan Aljer eta Rabat beti ari dira lehian. Eta Aljeriako berripaperek joko horiek ahaztu eta garrantzia berezia eman diote Georgelin jeneralak egindako keinuari.

Frantsesez egiten den informazioaren artean erreparatuta, Aljerreko El Watan egunkariak titulu hau ipini dio: “Parisek aljeriarren eta frantsesen arteko harremanak ‘minagabetu’ nahi ditu”. Testu barruan galdetu du ea Frantzia zeren zain egon den mende erdiz aljeriarrentzako hain inportantea zen informazioa emateko.

L’Expressionek lerroburuan ipini du: “Pertsonen kontrako minak ekialdean eta mendebaldean. Historiari beste estalki bat kendu diote”. Libérték berriz honela du titulatu: “Frantziak minen mapa sekretua eman ondoren, maitearo berria Paris eta Aljerren artean”.

Denak ere frantsesek 1956 eta 1959 artean Aljeriako mugaldeetan eraiki zituzten “Morice” eta “Challe” defentsa lerroez ari dira. Urte haietan, Marokotik eta Tunisiatik sartzen ziren –edo haietara ihesi zihoazen– gudari aljeriarren joan-etorria oztopatzeko eraiki zituzten bi lerrook. Tunisiako mugan 460 kilometrotan barrena luzatzen zen bata eta bestea berriz Marokoko fronterako 79 kilometrotan.

Frantsesek lerro horiek alanbre hesiz eta pertsonen kontrako minaz hornitu zituzten. Kalkulatzen da 11 milioi paratu zituztela. Gero gerra bukatu zen, frantsesek eta aljeriarrek bakea sinatu zuten eta minak kentzeko lan luze eta nekeza hasi zen. Baina urte luzeotan frantsesen maparik gabe egin behar izan dute lan Aljeriako armadako artezilariek. Zortzi bat milioi mina desaktibatu omen dituzte urteotan. Baina gainerako hiru milioiak bertan daude, pertsonaren edo abereren batek noiz zanpatuko zain, lehertzeko.

Milaka pertsona hil dituzte minek mende erdi honetan Aljerian. Ezin esan seguru zenbat. Barne Ministerioak aitortzen du 4.000 hil direla eta 13.000 zauritu. Komunikabideek, aldiz, askoz kopuru handiagoak darabiltzate. Batzuen kalkuluetan 30.000 dira hilak eta besteenetan 40.000. Zaurituak, proportzio berean. Oraindik ere, asteoro hiltzen da edo ahuntzen bila dabilen gazteren bat edo jolasean ari den haurren bat Aljeriako herrixkaren batean, duela 50 urte soldadu frantsesek utzitako minek zapartarazita.

Hala ere, galdutako hiru milioi mina horiek lokalizatzeko premia ez diete piztu agintariei tarteka lehertuta hiltzen diren herritar gaixoek, gaurko kamikazeen atentatuek baizik. Matxino islamistek leherkaria, besteren artean, lurpetik ateratako minetatik ere eskuratzen omen dute. Minategien mapak entregatzea gehiago da frantsesen aldetik segurtasun mailako laguntza, antzinako zorra kitatzea edo gizalegezko keinua baino.

“Morice” et “Challe” lerro famatuak

Aljeriako gendarmeriak azken hilabeteotan muyahidin islamiarrei 108.000 mina kendu omen dizkie, eskuetan edo gordelekuetan atzemanda. Horietako bakoitzak 100 gramo TNT darama, eta fabrikatu zirenetik mende erdia pasatuagatik oraindik lehertzeko moduan daude.

Aljerreko gobernua oso kezkatuta dago Magreb osoan indartu den arma trafikoarekin. Bere analisien arabera, antzinatik tabako edo kafearen kontrabandoan ari ziren taldeak azken aldian arma trafikoan ere nahastu omen dira. Horregatik, matxino islamiarren kontrako borrokak daukan lehentasunez, Marokorekiko mugan 23 kontrol postu berri ari dira eraikitzen, eta Aljeriaren muga osoan ugarituz joango dira holako eraikuntzak.

1956an lehenbiziko minak ipintzen hasi ziren militar frantsesei nork esan behar zien tramankulu haiek 2007an beste matxino batzuek “birziklatuko” zituztela, noren kontra eta orduan frantsesek ehizatzen zituzten soldadu aljeriarren kontra.

Ordurako independentzia lortuta zeukaten Marokok eta Tunisiak. Biotan zeuden militar frantsesak, 125.000 lehenean eta 55.000 bigarrenean, baina ez zuten lortzen Rabateko eta Tuniseko Gobernuek ALN armada aljeriar errebeldearen ibilbidea oztopatzerik. Militar frantsesei ondoko bi herrialdeetara egiten zieten ihes pertsegitutako aljeriarrek.

Pédron jeneralak ekin zion mendebaldeko muga inpermeabilizatze lanari. Hesi xume batekin estreina eta gero hesia elektrifikatu eta ondoko lurrak minaz betez. Baina hori hasiera besterik ez zen izan.

Parisko gobernuan defentsako ministro zen André Morice-k 1957an erabaki zuen mugen itxiera orokortzea. Mendebaldean, Marokorekiko fronteran, Pédron jeneralak doi-doi hasitako hesi sistema kilometro luzez handitu zen. Hesi eta mina multzoek ez zuten beti mugaren lerroa zehatz-mehatz jarraitzen, militar frantsesen iritzirako errepide, mendi edo erreken lerroak erabilerrazagoak izanik. Horregatik, hesiaren eta mugaren arteko auzo eta herriak hustu eta bertako biztanleak kaserna eta kanpamenduen inguruetan bildu zituzten. Gauza bera edo gogorragoa egin zuten ekialdeko mugan, Tunisiarekikoan.

Honetan bereziki ahalegindu zen Challe komandante frantses berria, Salan famatuaren ordez etorria. Challek Tunisiako mugako barrajeari beste hesi bat gehiago erantsi zion.

Frantziak Aljerian erresistentziaren kontra erabilitako kontraintsurjentziaren baitan garrantzia berezia izan zuten “Challe” et “Morice” bataiatu diren defentsa lerroek. Guy Pervillé historialari frantsesak idatzi duenez, hasieran independentista aljeriarrek ez zioten garrantzia berezirik eman mugako hesi eta mina multzoari. Baina hesia bukatu eta bere osoan martxan jarritakoan, eraginkorra gertatu omen zen, Aljeria barruko gudariak eta auzoan babestutakoak elkarrengandik isolatzeko.

Leherkari horien mapak garaiz emanda seguruenik bizi asko salbatuko ziren ondorengo 50 urteetan. El Watanek honela idatzi du: “Galdetu dezakegu ea zergatik Frantziak hainbeste urte pasa eta ez dituen Aljeriako armadaren esku gaur arte utzi agiriok, mugaldeak minaz garbitzeko lanetan hainbeste lagunduko zutenak. Aljeriako agintariek gogor kritikatu dute hori”. Frantziari aurpegiratu diote pertsonen kontrako minak direla-eta Otawan sinatutako ituna ez errespetatu izana.

Ikusten da potentzia handiek ondo gordetzen dituztela beti beren kartak, komeni den egunean ateratzeko. Duela 50 urteko mina zaharren kartek ere balio dezakete jokoan.

http://www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude