Ezagutzak arduratsuagoak eginen gaituen esperantzan

  • Angel Amigo: El año de todos los demonios. Dokumentala. (Zurriola Group Entertaiment).

    Ernesto Che Guevara hil zuten urtemugaren –40. urteurrena– bezperan ikusi nuen ETAko buruzagi Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-i buruzko dokumentala. Zinema-aretoaren sarbidean (Donostiako Bretxan) Cheren aipu hau irakurri nuen: “El conocimiento nos hace responsables” (“Ezagutzak arduratsu egiten gaitu”).
Premisa horrekin harrapatu ninduten filmearen irudiek. Chek bezala Pertur-ek ere ezagutzarako grina zuela gogoratu nuen. Ez dut bat ez bestea ezagutu noski, dakidana haietaz irakurria dakit. Pertur-en kasuan, herrikide izan nuen aldetik, baita hari buruz kontatu didatena ere.

Pertur-en heriotzari –desagertzeari– buruzko bi hipotesi zabaldu dira. Lehenaren arabera kide zen erakundeko kideek desagerrarazia izan zatekeen. Bigarrena, Angel Amigok El año de todos los demonios filmean agertu den hipotesia da: Italiako neofaxistek hila, Espainiako eskuin muturrarekin edota talde parapolizialekin elkarlanean.

Pertur borrokakidearen –nire borrokalari izaera edo kategoria aitortzea erabaki dut– desagertzea lehen hipotesiaren zantzuetan “onartua” nuen nik. Zenbait konbikzio nuen. Ziur egotea besterik da, jakina. Frogarik ez den bitartean, usteak ustel. Film honek ez dit bestela pentsatzeko uste sendoagorik eman, ordea.

Bestalde, hainbat irizpide jalgiarazi zizkidan filmak:espainiarrentzat egina dago. Nire aburuz, ikuspegi kultural batetik, filma espainiarra da. Eta ondorioz, juzku hau egin nuen: herri honek arazo politikoa dauka Espainiarekin –eta Frantziarekin– baina kultur arazo itzela ere bai bere buruarekin. Ezagutza arazo itzela. Ez da berria.

Irudien artean, pankarta batean “Azkatasuna eta Anmistia” (sic) irakurri nuen. Garai bateko herri honen ezagutza maila erakutsi zidan: eskasa, apala. Herriarekiko errespetu guztiarekin diot. Filmean elkarrizketatuek zenbait gogoeta jalgiarazi zizkidaten. Biren esanak ditut bereziki gogoan: Angel Ugarte jeneralarenak –Francoren jenerala; letra beltza nirea da– eta Alain Etcheto frantses komisarioarenak (Baionakoa). Ugartek honela esan zuen: “Yo soy vasco. Ejerzo de vasco” (“Euskal herritarra naiz. Euskal herritar modura dihardut”). Etchetok berriz: “Yo soy vasco, pero no sabiniano” (“Euskaldunan naiz, baina ez sabindarra”)– gutxi gorabehera, buruz ari naiz-eta–.

Ugarte faxista –letra beltza nire da– eta vasco, euskaldunak akabatzeko vasco, bistan da. Etchetok, berriz, ETAko hainbait buruzagi ezagutu ditu –ezagutza sendo daukat, frogarik ez; berriz ere– eta ETAren 40 urteren ostean, euskalduntasun sabindarra baino ez du ezagutu.

Asimilazio hitzak inarrosi ninduen –beste behin ere–. Ainhoa Soraluze mezzo-sopranoaren ahotsak lagundu zidan filma barneratzen. Kredituetan baina Soraluzek Ahinoa (sic) izena zuen. Cheren aipuarekin gogoratu nintzen. Kalean jada, Pertur musikaria gogoratu nuen. Bi abesti euskaldunen letrak berritu nituen: “Gainerakotan gaude bertzen negurrian; espainol eginak gira joan den aspaldian!”. “Euskalduna naiz eta ez nago harro!”. Agian, egunen batean, ezagutzak arduratsuagoak eginen gaitu.

Azkenak
2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka mila palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


Eguneraketa berriak daude