argia.eus
INPRIMATU
Frankismoak ezarritako esklabotzaren azterketak
  • Batzuen artean ::Bortxazko lanak diktadura frankistan

    Geronimo de Uztariz Institutua, Memoriaren Bideak

    orrialdeak ::224

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Bortxazko lanak diktadura frankistan'
Baldintzarik okerrenetan, frankisten makina bat fabrika eta meategitan lan egitera behartu zituzten 1936ko Gerra galdu zutenak. Zenbat burdinbide eta errepide ez ote zituzten beraiek egin. Esklabutza lan horren gainean egin diren ikerketen bilduma da Gerónimo de Uztáriz Institutuak eta Memoriaren Bideak elkarteak argitaratu duten Bortxazko lanak diktadura frankistan liburua. Obrak historia garaikidean izan diren antzeko bortxazko lanen inguruan dihardu; 1939tik aurrera Pirinioetan emandako esklabotzaz; preso zeuden emakumeek egindako lanaz; trenbideetako azpiegituren eraikuntzan ibili ziren presoen egoeraz; familiek jasandakoaz; eta epilogo gisa, Bortxazko lanak oroimen kolektiboan saila gaineratu dute.