argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 06a

Lucy munduko giza arrastorik ezagunena da seguruenik. Bizirik dauden izarrak bezalaxe, duela 3,2 milioi urte bizitako Australopithecus afarensis honek ere nazioarteko bira ugari egin ohi ditu. Berriki Etiopiako gobernuak neskatoaren hezurrak sei urtez “uztea” erabaki du, AEBtako hainbat museotan erakuts ditzaten. Hainbat estatubatuar adituk kezka adierazi du, horrenbeste joan-etorrirekin arrastoak hondatzeko arriskua baitago. Etiopiarrek erabakia arrazoi ekonomikoengatik hartu dutela diote, Lucyren ordainetan jasoko dutenaren datu ofizialik ez egon arren. Ulertzekoa da adituen kezka, baina ulertzekoa da, modu berean, etiopiar agintarien erabakia, Afrikako herrialde horren egoera ez baita halako diru-sarrerei muzin egiteko modukoa.