Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren XVIII. Astean Jaume Balaguero eta Paco Plazaren
REC eta Nacho Vigalondoren
Los Cronocrimenes filmak proiektatuko dituzte. Sail Ofizialari dagokionez beste hiru film nabarmendu daitezke:
Dard Divorce –Olaf Ittenbach zuzendari alemaniarrak Donostian estreinatuko du pelikula gore hori–, Yoshiaki Kawajiriren
Highlander:
The search of Vengeance eta Lloyd Kaufmanen
Poultrygeist: Night of the Chicken Dead. Komiki jardunaldiak, erakusketak, film laburren lehiaketa eta
American Gothic. AEBko beldurrezko zinema 1968-1980 izeneko zikloa ere jasoko ditu egitarauak. Azken horretan
Night of the Living Dead eta
The Exorcist moduko filmak eskainiko dituzte. Urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean egingo da Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea (
www.sansebastianhorrorfestival.com).