Eta Aitzol zergatik ez?

  • Vatikanoko San Pedro plazan Gerra Zibilean hildako bostehun elizgizon beatifikatuko dituzte urriaren 28an. Apezpikuen erabaki honek izaera politikoaren itzala du atzean, Memoria Historikoaren Legearen eztabaida puri-purian dagoen honetan. Beatifikatuko dituzten apaizen artean ez dago frankistek fusilaturiko euskal apaizik. Utzikeria? Aspaldiko posizio politikoen isla?
Jose Ariztimuño Aitzol
Euzko Apaiz talde
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
498 beatu berri izanen dituzte fededun katolikoek urriaren 28tik aurrera. Bejondeiela! Escriva de Balaguer aldaretara igo zutenetik herdoildua zuten beatifikatzeko edo santifikatzeko tresneria. Baina orain, 1936-1939ko Gerra Zibila dela-eta oroimen historikoa indartu den garaian, Elizak bere martirien ekarpena egin nahi du.

Apezpikuek eta Elizako bozeramaileek ukatu egin dute ospakizun horrek zer ikusirik duenik gerra zibileko errepresio frankistaren memoria berpiztu duen mugimenduarekin; are gutxiago, instituzio horrek izan zuen jokabidea –altxatuen aldekoa– zuritzeko izan zitekeenik. Orain arte, nahiz eta Estatuan barrena maila desberdinetako ekimenak izan –hildakoen gorpuzkinak bilatu eta hobitik ateratzea; Izen Guztiak leloa daraman proiektu erraldoia; Parlamentuan Oroimen Historikoaren Legea eztabaidatzea...–, Eliza jardun horietatik guztietatik landa gelditu da.

Estropezu handia

Gerra Zibilaren esparrua guztiz isildua izan du Elizak, baina oraingoan estropezu handiz sartu da bertan. Francoren garaietatik bilduta zeuden Antonio Montero apezpiku eta ikerlariaren datuetan oinarriturik, 36ko biktimen artean bostehun kleriko inguru berreskuratu ditu erakunde honek, memoria historikoaren balantza beraien alde orekatu nahian-edo. Helburu horrekin jarri dute martxan beatifikazio prozesu erraldoia apezpikuek. Izan ere, beatifikatu behar dituzten elizgizonak ez ziren ezezagunak eta ez zeuden ahazturik. Kasu gehienak, gerra amaitu bezain laster, frankistek bultzaturiko Causa General delakoan jaso zituzten, ondorio guztiekin. Geroxeago, arestian aipatutako Monterok eta antzeko ikerlari erlijiosoek behin eta berriro azaldu zituzten alde errepublikanoan izandako biktima horien patu eta gorabeherak.

Baina beste biktima eta gertakizun batzuen berri bazuten Elizako hierarkek. 1936ko uztailean armetan altxatu zirenek kolpearen kontra zeuden hainbat erlijioso eta apaiz hil zituzten, eta altxamendu faxistaren sustatzaile sutsu ziren sotanadunek erailketen salaketa zehatzak jaso zituzten. Horrela, erbestean zegoen Mateo Mugika Gasteizko apezpikuak, Alberto Onaindia kalonjeak, baita Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek ere, Bizkaian, Nafarroan eta bereziki Gipuzkoan, frankistek egindako apaizen fusilatzeen informazio zehatza luzatu zioten Vatikanoari. 1936ko azaroaz geroztik, Gurutzadakoek apaiz euskaldunak fusilatzeari utzi bazioten ere, sekula ez zituzten exekuzio horiek aitortu, hori ametitzea, beraiek aldarrikatzen zuten Gurutzadaren kontraesan galanta onartzea bailitzateke. Alderantziz, tenpluetako hormetan, gerraren ondorioz hildakoen izenak zizelatzean, edo Causa General ikerketa orokorra idatzi zutenean, erabat baztertu zituzten alde nazionalak eragindako errepresioaren biktimak.

Bigarren mailako martiriak

Gauza bera burutzera doaz urriaren 28ko ospakizun handi horrekin. Izan ere, Gerra Zibila amaitu zenetik 70 urte betetzear daudelarik, frankistek 1936ko udazkenean hil zituzten Jose Ariztimuño Aitzol, Martin Lekuona, Jose Sagarna, Gervasio Albizu, Jose Arin, Jose Markiegi… eta beste euskal apaizak, ez ditu Elizak 498 horien pare jarri. Jakina, besteak bezain biktimak edo, hizkera kristaua erabiliz, besteak bezain martiriak izan beharko lukete. Inolako prozedura legalik gabe atxilotu ostean, kartzelaldi laburrak eta jipoiak jasan eta gero, fusilatuak izan ziren Hernani aldean, Oiartzungo hilerriko hormetan eta bide bazterretan. Beraien errua, euskaltzale izatea edo faxisten aldeko atxikimendurik ez adieraztea. Atxiloturiko apaiz batzuei nolabaiteko itaunketak egin zizkieten arren –Aitzol eta Jose Adarragari adibidez–, orain arte ez da azaldu prozedura horien arrastorik. Hala ere, testigantzen bitartez eta kartzeletako aipu apurrei esker, ongi dakigu ustezko askatasunez kaleratutako elizgizonak erail egin zituztela, Elizaren defendatzaileen aldekoek erail gainera.

Erailketa horiekin ez zen amaitu euskal eliztarren aurkako errepresioa. Santoñako errendizioan, euskal armadan aritutako kaperau gehienak atxilotu zituzten. Erbestera joateko aukera izan ez zutenak, El Dueson, Dueñasen, Carmonan eta Porlierren izan ziren giltzapean hainbat urtez, Gurutzadaren aldeko ustezko batasun erlijiosoa kolokan jarriz. Altxamenduaren eta gerraren alde aritu zen hierarkia katolikoak euskal eliztar disidenteen aurkako joera militantea izan zuen. Constantino Bayle jesuita, Pedro Altabella, baita Goma kardinala edo Lauzirika apezpikua ere, saiatu ziren eliztar “heterodoxo” horien jokabidea zikintzen eta desohoratzen. Azken batean, frankistek erail ez balituzte bezala, edozein erruren aitortza alboratu nahi zuten.

Orain, 70 urte igaro direnean, eta historiak bakoitza bere lekuan jarri duenean, Elizak orduko eskizofrenia berberarekin jokatzen du. Batzuk aldaretan ezarri nahi dituzten bitartean, besteak hutsaren hurrengoa bailiran zokoratu dituzte. Eta kasu! Katolikoen kontua dirudien arren, oroimenaz eta iraganaz arduratzen den edonork, oso kontuan izan beharko lituzke jokabide horiek, historia gertatu zen bezala ezagutzeko eta 1936-1939ko tragedia luze horren ertz eta erantzukizun orotaz jabetzeko. Hor dugu gakoa, antzemateko zergatik Elizak berriz baztertu nahi dituen, modu zakarrean, gaizkile frankistek bazterrean utzi zituzten erlijiokideak .

Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


Eguneraketa berriak daude