argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 06a

Patxi Juaristik El Diario Vascon esanak: “Liburuak (Miquel Gros i Lladós-en Recuperación del Euskara en Navarra) hainbat mito ere apurtzen dizkigu. (...) Liburu honen ondorio garrantzitsuenetarikoa da, nire ustez, Euskararen Legeak Nafarroan ezarri zuen eremuen araberako banaketa ez datorrela bat gaur egungo egoera soziolinguistikoarekin (...) Arazoak eta ahultasunak ukatu gabe, euskara aurrera ateratzen ari da Nafarroako eskualdeetan, eta etorkizuna baikorki ikusteko arrazoiak badaude”.

 

German Gorraizek Diario de Noticiasen esanak: “Ezin da ukatu epe luzera begira euskararen etorkizuna igartzea ez dela lan makala, baina Satrustegik berak iragarri zuenez euskararen erabilera eta euskararen aldeko sustapenak areagotzen ez badira, 75 urte barru oroigarri gisa geratuko da, Iparraldean bezala”.