Krokoren abenturak kontatzen dituen bilduma etxeko txikienei zuzendua dago. Oraingoan, liburutxoak dituen ezusteko atseginen atal den leiho baten atzean, Kroko margotzen antzeman daiteke. Zer ordea? Kartoi lodi batez eginiko orria pasa eta, hara! Lore arrosa bat, polit-polita, margotu duela ikusi dezakegu. Ondorengo orrialdeetan, kolore ezberdinetako arkatzak erabiltzen ditu Krokok. Batean, horia: banana gozoa margotzen ari baita! Eta hurrengoan, urdina, belaontzi urdin bat margotu duelako