Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatu du bizkaiera estandarra eta eskualdeko zein herrietako bizkaiera lantzeko ikastaro “aitzindaria”. Labayruk homologatu du eta urritik Aste Santura arte egingo da. Ikastaroa amaituta ikasleek nahi badute, bizkaierazko Berbalagun taldea sortuko dute Getxon.