Psikologia pixka bat hiztunak motibatzeko

  • 220 lagun elkartu ginen urriaren 9an Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Gandiaga Topagunean. Emun lana euskalduntzeko kooperatibak 10. urteurrena ospatu zuen egun osoko jardunaldiekin, Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa izenburupean. Nola motibatu ikasleak eta hiztunak euskara erabiltzeko? Hizkuntza bat edo beste erabiltzeko norberaren psikologiak duen garrantzia azpimarratu zuten adituek.
Peter Macintyre, Ferran Suay eta Joxpi Irastorza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mila eta bat modu probatu dira hizkuntzak (gutxiagotuak) salbatzeko; hizkuntza politika sendoak, irakasle eta ikas material zein baino zein hobeak, erreferentzia munduak... ia dena –edo asko behintzat– eskura eta hala ere, gure kasuan, momentua iritsita euskararik ez mihi puntan. Zergatik ez du egiten euskaraz? Hara galdera potoloa. Bada, azken urtetxo hauetan psikologoak ari zaizkigu gizakiaren barrunbe konplexuak aztertzen euskaldunak euskara zergatik ez duen erabiltzen eta erdaldunak zergatik ikasten ez duen deskubritu nahian.

Ez zen Sanzen hizkuntza politika diskriminatzaileaz hitz egin, ezta Frantziak hiritarrak aske eta berdin tratatzeko duen modu xelebreaz ere. Hizlariek ez zuten Interneten dauden euskara ikasteko baliabideen berri eman, ez zen inondik ageri euskarazko jostailuen zerrendarik. Emozioa, bihotza, komunikazio gogoa, hiztunaren urduritasuna, auto estimua, motibazioa, enpatia... hitz horiek eta antzekoak behin eta berriz. David Crystal hizkuntzalari galestarrak Bilbon emandako hitzaldian esandakoak jaso genituen duela bi aste (2.105 zbk) aldizkari honetan eta hauxe izenburua: “Bihotzak konkistatu hizkuntzak salbatzeko”. Ez da kasualitatea hizkuntzen erabileraz hitz egiten hasita, hizkuntza ikasleen eta hiztunen beraien bihotzak lehen mailara ekartzea.

Ikaslearen jauzia helikopterotik

Kanadako Cape Breton Unibertsitateko Peter Macintyre psikologoak bigarren hizkuntzan –ez du zertan gutxiagotua izan– komunikatzeko gogoaz eman zuen hitzaldia. Aukera da hitz gakoa; ez dago egun jakin bat bigarren hizkuntza ikasi duen ikaslea hizkuntza horretan komunikatzen has dadin, azterketa gainditu eta hurrengo egunean ez da hasten ikaslea komunikatzen. Ikaste prozesuan mila aukera ditu eta ikasleak berak hamaika arrazoirengatik berak erabakitzen du noiz erabili hizkuntza hori eta noiz ez.

Hiztunaren jarrera hori hobeto azaldu nahian Peter Macintyre irakasleak helikopterotik paraxutarekin jauzi egiten duen hasiberriaren adibidea jarri zuen bigarren hizkuntza ikasleak hizkuntza horretan komunikatzeko aukera bakoitzean sentitzen duena azaltzeko. Paraxutista hasiberriak jauzi egiteko gogo bizia du, baina aldi berean, salto egitetik zenbat eta gertuago orduan eta larriago dago; nahi du, baina beldur da. Jauzia ondo ateratzen bazaio hurrengorako lasaiago egongo da eta alderantziz. Hiztunari beste hainbeste gertatzen zaio: “Euskaraz egingo diot (gure kasuan), baina urduri jarri eta totelka hasten banaiz? Eta oso azkar hitz egiten badu eta ezin badiot segi? Eta berriketa asko luzatzen bada ezinean banabil?”. Uneoro hiztunak erabakiko du hitz egin ala atzera egin.

Kanadako Macintyre psikologoak azpimarratu zuen gehiago erabili beharko liratekeela teknika psikologikoak norbanakoaren motibazioa aztertzeko. Izan ere, irakasleak berma dezake ikasleak hizkuntza primeran ikastea, baina ezin du ziurtatu hizkuntza horretan komunikatzeko gogoa izatea.

Intsumisioa nola praktikatu

Peter Macintyrek hiztunaren komunikatzeko aukerez hitz egin zuen, kalkulatuz helikopterotik salto egin behar duen paraxutistaren esku dagoela jauzi egitea ala ez, eta ez beste inoren esku. Aldiz, Valentziako Unibertsitateko Ferran Suay psikologoak gogorarazi zuen –egunero gogorarazten digute egia esan– hizkuntza gutxiagotuetan arituz gero, paraxutistak lurrera bitartean haize bolada galantak jasan beharko dituela eta makina bat aldiz horma joko duela. Haizetea saihesteko onena, jauzi ez egitea, sumisioa alegia. Hizkera zientifikoagoan esanda, Ferran Suayk “hizkuntza dominatzailearen mende sistematikoki nola ez makurtu” azaldu zuen, eta aldi berean, jokaera intsumiso horien ondorioz sortutako gatazka egoerei nola aurre egin kontatu zuen.

Hiztun batzuek betiko baztertu dute beren hizkuntza, beste batzuek ezagunekin baino ez dute erabiliko, eta beste maila batean daude euskaraz egiten saiatzen direnak parekoak hizkuntza aldatzen duen arte. Jokaera sumisoak dira horiek denak Suayren ustez. Bestelakoa litzateke beti bere hizkuntzan egitea helburu duenarena. Valentziarrak azaldu zuenez, asmo hori burura eramateko ez da nahikoa hizkuntza gutxiagotuaren kontzientzia izatea, eguneroko hizkuntz gatazketan zerbait gehiago behar da hizkuntza dominatzaileak mendean har ez zaitzan. Hiztunak garbi izan behar du bere hizkuntzari eutsiko diola, kontuan izan behar du deseroso sentituko dela –muturrak ikusi beharko ditu, denbora galdu beharko du...– eta pentsatu behar du egoera horietan zer esango eta zer egingo duen. Suayren ustez, horrelako ariketarik gabe hizkuntz sumisioa bermatua dago.

Emuneko teknikari Joxpi Irastortzak eman zuen hirugarren hitzaldia eta berak euskara planak dituzten 12 enpresatako 209 langilerekin motibazioari buruz egindako ikerketa azaldu zuen. Plan, zifra eta emaitzez gain, euskara ikasle eta hiztunen iritzia jaso zuten halako galderei erantzunez: Zerk motibatzen zaitu lantokian euskaraz aritzeko, zergatik euskaraz ala zergatik ez?

Arratsaldean norberaren emozioek hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko duten garrantziaz aritzeko aukera gehiago izan zen jardunaldietan, bai behintzat Alex Mungia eta Xabier Elortza HABEko teknikariek gidatutako mintegian –beste hiru mintegi izan ziren ordu berean–. Haur txikien gurasoak euskarara erakartzeko saioak egiten dituzte beraiek eta emozioen ekologiak euskararen normalizazioari egin diezaiokeen ekarpenaz aritu ziren. Euskararen aldeko betiko diskurtsoaz harago nola erakarri guraso horiek, horixe egitekoa.

Norbanakoon bihotzera heltzea modan dago, hizkuntza kontuetarako eta baita bestelakoetarako ere, ikusi bestela langileak motibatzeko nolako teknikak erabiltzen diren. Hiztunen barneko sentimenduak harrapatuta hizkuntzak salbatuta izango direnik ezin esan, baina ezin uka hiztunik gabe ez dela hizkuntza bizirik.

Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Eguneraketa berriak daude