Bluesman zuriak, doinu beltzak

  • Hamar urteko ibilbidearen ostean, Stay Blues talde donostiarrak estreinako estudioko diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Bederatzi kantuz osatutako lehen lanean donostiarrek Duke Ellington edota
    Jimmy Witherspoon bezalako artista klasikoak omendu dituzte.
Álvaro Fernandez, Fernando Neira, Paul San Martin eta Karlos Aranzegi
Stay Blues duela hamar bat urte sortu zen Donostian. Paul San Martin –pianoa eta ahotsa–, Álvaro Fernandez –harmonika eta gitarra– eta Fernando Neira –baxua– dira blues talde gipuzkoarra osatzen duten hiru musikariak. Paul San Martin eta Álvaro Fernandez izan ziren taldearen sortzaileak, bikote bezala aritu ziren hasieran eta Fernando Neirarekin hirukote gisa gero, joan zen urtean Karlos Aranzegi bateria lanetarako gehitu zitzaien arte. Halere, Aranzegi partaidea baino, kolaboratzailea dela azaldu du taldeko abeslari Paul San Martinek: “Karlos Alex Ubago eta beste zenbait artistekin aritzen da, beraz, ez da emanaldi guztietan egoten. 2006an Donostiako Jazzaldian izan ginen hirurok eta 2007rako bateria jole batekin aurkeztea ideia ona izan zitekeela iruditu zitzaigun. Nik Karlos Alex Ubagorekin izan nintzenean ezagutu nuen, lehen diskoko biran izan nintzen Ubagorekin eta Karlos eta biok gelakideak ginen. Beraz, dezente ezagutzen dut. Ideia proposatu nion eta gustura etorriko zela esan zigun”. Stay Blues sortu aurretik beste talde batzuetan hartu zuten eskarmentua musikariok. Álvaro Fernandez, adibidez, garai bateko Lau Behi osatu zuten partaideekin batera Blues Stop izeneko bandan aritu zen urtetan, Donostian izan den lehen blues talde garrantzitsuenetako bat. Paul San Martin, aldiz, The Animals eta Pretty Things bezalako banden eragina zuen The Roadrunners taldean izan zen eta Alex Ubagorekin ere aritutakoa da. Bide luzea egin dute gipuzkoarrek estreinako estudio lana argitaratu duten arte. Donostia eta inguruko aretoetan etengabe egin dituzte emanaldiak eta inguruko blues jaialdi garrantzitsuenetan izan dira, Raimundo Amadorren kontzertu bat ere ireki zuten Burgosen.

Hainbeste urteren ostean Donostiako Jazzaldian jotzea oso garrantzitsua izan zen talde donostiarrarentzat. Disko bat grabatzea bakarrik falta zitzaien. Taldearen izen bereko lana Amasako IZ estudioetan grabatu dute Hector Leal teknikariarekin. Masterizazioaz berriz, Robin Schmidt arduratu da Alemanian, Karlsruhe-ko Mastering 24-96 estudioan.

Blues tradizionala

Blues beltz eta tradizionalerako joera du talde donostiarrak. Eta ez dago dudarik, sustraidun soinua erdiesteko helburua ongi baino hobeto lortzen du banda gipuzkoarrak. San Martinen ahotsa, berriz, lodia eta urratua beharrean, meharra eta garbia da. “Hasieran soinu beltza egiteko obsesioa nuen. Bestalde, ahotsa espresio bide bat denez, nahiago dut naizen bezala agertzea.
Lehen ahotsa gehiago behartzen eta urratzen saiatzen nintzen. Baina kantatzea izugarri maite dut eta naizen moduan sonatzea nahiago dut. Pianoan, aldiz, bai saiatzen naiz Otis Spann edota Memphis Slim bezala jotzen. Baina ahotsaren tinbrea norberarena da eta orain ez dut batere urratzen. Gainera, zer egingo diogu bada! Zuria naiz, beraz… Dena den, bada zuria izanik bluesa oso ongi abesten duenik: Steve Miller, Gregg Allman… Tinbrea zuria izanik blues melodia politak sor daitezke”, diosku San Martinek.

Bederatzi kantuz osatutako diskoan bluesaren adar ezberdinak lantzen ditu Donostiako laukoteak, rythm & bluesa, balada, gospelaren eragina duen abestiren bat… Guztiak artista klasikoek sinatutako abestiak dira. Hala ere, ez denak bluesmen klasikoek sortutakoak; horra hor, Duke Ellington jazz orkestra zuzendari ospetsuak konposatutako I ain´t got nothing but the blues edota diskoa irekitzen duen I know, Bonnie Rait country abeslariaren pieza. Aipatu azken abesti horretan Mikel Azpiroz piano jole eta teklistak hartu du parte. “Mikel aspaldidanik ezagutzen dugu. Nik pertsonalki asko miresten dut musikari bezala. Diskoa entzun zuen, asko gustatu zitzaion eta bera izan zen bere burua kolaboratzeko proposatu zuena. Kantuan Hammond bat sartzea ongi egongo litzatekeela komentatu zigun eta gu oso pozik. Etxean duen Hammond B3an grabatu zuen eta listo!”, diosku abeslariak.
Kantu guztiek blues tradizionala dute ardatz, eta horixe zen, hain zuzen ere, taldearen helburua: gogoa AEBetako kotoi usaineko landetara barreiatzea, alegia. “Gure nahia blueseko estilo guztiak uztartzea da. Baxu joleari, adibidez, funky-a gustatzen zaio, baxu jole guztiei bezalaxe. Beraz, badira funky kantu pare bat. Niri, kasurako, boogie-ak sartzea gustatzen zait, pianistikoagoak baitira.

Beraz, pare bat boogie ere sartu ditugu. Eta gero baladak daude. Taldea erosoen sentitzen den eremua da balada, agian, adierazteko aukera gehien eskaintzen diguna delako. Tempo erdiko piezaren bat ere bada, baita shuffle estilokoren bat ere. Azkenaldian jazz eragina duen kantuak ere sartzen ari gara. Bluesaren barruan denetarik jotzen saiatzen gara”, azaldu du taldeko piano jole eta abeslariak.

Omenaldi txikiak

Blues talde eta bakarlarien artean bertsioak egiteko ohitura handia dago. Eta Stay Bluesek kasu honetan egin duen bezalaxe, disko osoak argitaratzen dira beste artista batzuen –normalean klasikoen– kantuekin. Era honetara, bakarlariak edo taldeak abesti horren interpretazio pertsonala egin dezake. San Martinen esanetan, moldaketak egitea “omenaldi txikiak” egitea da beraientzat. “Nik askotan musika klasikoarekin konparatzen dut. Mozart-en obra bat jotzea bezalaxe da. Niretzat bluesman hauek beste batzuentzat Mozart edo Beethoven direna dira. Horrexegatik, ez zait irteten blues bat sortu eta letra bat ingelesez idaztea. Egin izan dut, baina ideiak ez nau gehiegi erakartzen. Nahiago dut dagoenaren artean aukeratu eta nire omenaldi txikiak egin”.

Betidanik bere tokia izan duen estiloa

Belarrira eta bihotzera erraz sartzen den musika dugu bluesa, malenkoniatsua eta motela, azkarra eta alaia, bortitza eta sutsua izan daitekeena. Sustraidun estiloa eta mundu osoan oso barreiatua. Euskal Herrian ere betidanik izan du bere lekua.

Azkenaldian, gainera, gero eta jaialdi gehiago eskaintzen zaizkio. Hor ditugu Bizkaian Getxoko eta Elorrioko nazioarteko blues jaialdiak eta Gipuzkoan Hondarribia, Tolosa eta Zizurkilgoa. Horrez gain, esan beharra dago hiriburuetako jazzaldietan ere beti izan ohi duela lekua, jazz emanaldiez gain, blues gauren bat antolatzen baita Donostian, Baionan eta Gasteizen.

Bestalde, eta emanaldi horietan jendea barra-barra gerturatzen bada ere, bertako musikarien artean gutxi dira estilo hau jorratzen dutenak, eta blues diskoak erosteko ohitura dutenak ere ez dira gehiegi. “Lehengoan bluesak Euskal Herrian 1990eko hamarkadatik gaurdaino izan duen bilakaera nola ikusten nuen galdetu zidaten. Eta egia esan ez dut gehiegi aldatu denik uste.

Betiko moduan dagoela esango nuke. Bluesa hor izan da beti. Mundu guztiari gustatzen zaion musika da, baina gero nork erosten ditu blues diskoak? Oso gutxik. Zuzenean jendeak oso gogoko du, baina gero etxean oso gutxi dira entzuten dutenak. Musikarien artean jazza gero eta gehiago entzuten da, baina zenbat jendek egiten du bluesa? Oso gutxik”, azaldu du musikari donostiarrak.
Zale direnek Stay Blues Euskal Herriko edozein txokotan lan berria aurkezten ikusteko beta izango dute berandu gabe.

Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude