argia.eus
INPRIMATU
“Alonsomenia”-ri jarriak
  • I

    Futbolmaniagatik
    diot neurekiko
    “menia helduko da,
    hau ez da betiko”
    baina dena ez denetik
    “futbola ta kito”,
    zenbat tabernak jartzen
    dute Telecinco?
Aitor Sarriegi @asarriegi 2021eko ekainaren 30
Aitor Sarriegi
Maddi Soroa
II

Telecincok zabaltzen
duen “umorea”
ez da gustuko izan
dugun kolorea,
kirolaren bidetik
azkenik ordea
antena da oraingo
konkistadorea.


III

Liga espainoleko
nahi aina partidu,
heroi espainol berri
bat, bi edo hiru,
etxeko sentitzea
normal egin zaigu
eta bizilaguna
zein den ez dakigu.


IV

Asturiarrak sartu du
lehenbiziko martxa
publizisten lanaren
emaitza hor datza.
Urdinetik joan arren
aurten griserantza,
horia ta gorria
beti daramatza.




V

Futbolak itsutua
beti oraindaino
F1 doanean
Asia alderaino
Euskal gaztea ere
bi begiak laino
goizago jaikitzen da
lanerako baino.




VI

Aurkezle burusoil ta
aditu kasposo
gure etxera sartzen
dira gozo-gozo,
guztiok espainolak
garelako oso,
erretiratu arte
Fernando Alonso.

Doinua:  “Pasaiako plazatik...”