argia.eus
INPRIMATU
Muga-mugako begiradak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 06a
Gasteizko Artium museoaren, Neff zinema jaialdiaren eta Pantalla Partida ekoizpen-etxearen ekimenez Begiradak muga-mugan proiektu-erakusketa garatuko da Artiumen. Egitasmoaren helburua zinemak eskaintzen dituen aukerez eta bere mugez hausnartzea da. Hala, film proiekzioak ohiko lekuetatik atera eta erakusketa aretoetara eramango dituzte. Belaunaldi berriko bost zinema zuzendarik egin dute bat proiektuarekin: Isaki Cuestak, Jaime Rosalesek, Leon Siminianik, Fernando Francok eta Luis Alejandro Berdejok. Bakoitzak zortzi minutuko bina film egingo ditu eta museoaren aretoetan proiektatuko dituzte. Obra horiek 2008ko urtarrila arte ez dituzte eskainiko, baina bitartean hainbat ekitaldi izango dira Artiumen.