«Lafonten lana KESen, guztien arteko adostasuna lortzea da»

  • 1942, Bergara. Ubera auzoko Agerregoiko baserritarra izan zuen ama, aita berriz kaletarra. Lazpiur enpresako nagusia da: forja eta automatizazioan espezializatua. Confebaskeko presidentea da. Hiru urterako kargua da eta bigarrena betea du: “Epe motzera ez dut nire burua jubilatua ikusten. Confebasken hartutako konpromisoa amaitu behar dut lehenik, eta enpresako lanak ere ez ditut berehala lagako” esan digu. Enpresako ateak zabaldu dizkigu, alai eta jator.
Miguel Lazpiur
Judit Fernandez
Miguel Lazpiurren aitonak zapata fabrika eduki zuen 1936ko gerra aurreko garaian. Gerraostean Jose Lazpiur, aita, enpresa munduan hasi zen berriz ere. Bergarako enpresaz gain, Lazpiurrek beste hiru enpresa dauzka munduan: “Enpresetako jendeari erabakiak beren kasa hartzen irakatsi diet, bestela ezinezkoa litzateke enpresak aurrera ateratzea”. Hala ere, gazteengan ez du lehen zegoen enpresari sena antzeman: “Jendeak funtzionario izan nahi du, lan gutxi egin eta ondo bizi. Horrek herria pobretzen du ordea. Ekimen pribaturako joera jaitsi da” diosku Lazpiurrek.

Politika hizpide jarrita hasiko gara. Nolako eragina du egoera politikoak ekonomian? Joan deneko bake eta normalizazio prozesuak, esaterako?


Gu politika arloan ez gara sartzen. 500.000 behargin eta 15.000 enpresa daude EAEn. Guretzako bake prozesua deitua bukatu den bezala bukatzea zoritxarrekoa izan da. Gu saiatu gara prozesua laguntzen. Gaizki atera da eta buru-makur gaude.

ETAk zerga delakoa eskatzen jarraitu zuela aipatu da...


Zerga horri guk estortsioa deitzen diogu...

Delakoa diot.


Prozesua izan arren edo izan omen zen bitartean ETAk ez zuen estortsioa geratu. Beraz, egoera oso gaizki eraman genuen. Hori gabe ere nahikoa lan daukagu gure proiektuak aurrera ateratzen. Izan ere, hemen aberastasuna ekimen pribatuak sortzen du, administrazioa politikarien zeregina da, baina dirua, aberastasuna, enpresariek sortzen dute.

Elkarteen gaineko Zergan gorabeherak izan dira tokian tokiko Diputazioetan...


Hitzak bilatzen ari naiz, umetatik euskalduna bainaiz...

Zuk lasai jardun zure berbetan...


Gu mutiko ginenean ez ziguten euskaraz berba egiten lagatzen, gure eskola Francoren garaikoa izan da, geure euskara ez da akademikoa, nirea Bergarako euskeria da.

Ederto...


Elkarteen gaineko Zerga ez berdintzea notizia txarra da. Batetik, berorren diferentziengatik, eta bestetik, ematen dihardugun imajinarengatik. Espainia aldean errekurtso asko jartzen dabiltza, Europan ere adostasun faltaren imajina oso txarto ikusia da. Guk ez dugu ehuneko 28 bakarrik eskatzen, gutxiago eskatzen dugu: 24. Media deritzaguna ehuneko 24 da. Alemania ehuneko 15era gutxitzera doa urte berriaren hasieratik eta erdaraz esaten den bezala, horrek lehiakortasun faktorean eragin okerra dauka. Akordiorik ez egotea kaltegarria da denontzat.

Ekonomia eta politika binomioa hizpide: zein da zeinen menpe?


Ez dira biak nahasi behar, erdaraz esaten den bezala, politika herria gobernatzeko artea da. Politika herria gobernatzeko da eta ekonomia aberastasuna sortzeko. Gu, nahitaez, beti gaude politikariaren menpe, eta politikoak herriak hautatuak dira.


Ekonomiak “goia” jo duela esan du Confebaskek. Egiguzu egoeraren azalpen zehatzagoa...


Ekonomia Euskal Herrian, Euskadiri begira ari naiz, azken 15 urteotan ondo joan da eta momentu honetan ez dago gaizki. Ondo dago. Adegiko datuek horrela esaten dute: “Gipuzkoako industrian moteltze moduko bat izan da urte hasieratik, apaltze hau bigarren seihilekoan areagotu da, bere hazkundea ehuneko bostaren inguruan izaki”. Hori asko da. Langabeziarik ez dago, aberastasun handia dago, baina laino beltzak datoz: krisi finantzariaren eragina ez dakigu zenbaterainokoa izango den, inork ez daki. Ekonomia finean konfiantza da eta konfiantza hori galtzeko edozein gauza nahikoa da. Petrolioaren prezioarekin harritu gara berriz ere, gora joan da, horrek problemak sortzen ditu. Dolarraren paritatea bestalde: gaur 1,4 da kotizazioa. Noski, AEBetako merkatua ona da guretzat eta ezin dugu baldintza horietan produkturik bidali hara, ezta dolarra erabiltzen den merkatuetara ere, Txinara esaterako. Horiez gain lehengaiaren prezioa eta inflazioa kontrolatzea da gure erronka, batez ere Europaren eta Espainiaren arteko diferentziala. Halaber, ez dugu lehiakortasuna galdu behar.

Liberalismoa da egungo merkatuaren ezaugarria. Gustuko al duzu joera hori politikan nola ekonomian?


Barkatu iezadazu... liberalismo hitza ez dut aspaldian erabili ere egin...

Europan joera hori gailendu ei da, ordea.


Ez noa kontzeptu politiko horretan sartzera, ez da nire lana. Gaur egun arlo ekonomikoan ekimen pribatua da garrantzizkoena, arlo hori ondo gestionatzea. Gure historiak erakutsi duenez, merkatu eta enpresa librea egiten den tokietan sortzen da aberastasuna.

“Lana bizitzeko” edo “bizi lanerako” dilema zalantzan jarri du liberalismoak. Estresa sortu du pertsonengan...
Konforme.



Merkatu liberala aipatzean, hasi berrien “zabor kontratua” edo gaizki araututako lan ordutegia sartzen ditut.


Berba asko egiten da alferrik. Nahi al duzu lantokira jaitsi eta gure mutilei galdetzea ea estresatuta bizi diren?


Agian zurean ez dago halakorik, enpresa sendoa delako.


Ez. Gure enpresan denok lan egiten dugu hobeto bizi izateko. Euskal Herrian egun sekula bizi ez den moduan bizi da. Estresa dagoela? Askotan geuk sortzen dugu estresa: neguan eskiatzera eta udan bidaia luzetan joanda. Horiek gauza pertsonalak dira, norberak zehaztu behar dituena.

Industria izan da euskal ekonomiaren sektore indartsua. Sektorea behera zihoan inpresioa zabaldu zen. Zertan da gaur egun sektorea?


Industria oso inportantea da Euskal Herrian, Barne Produktu Gordinaren ehuneko 30a hartzen du industriak. Industria ondo joan denean Euskadi ondo joan da eta gaizki joan denean ez. Momentu honetan ez doa gaizki, azken bi urteotan hobetu da, batez ere Europan eta bereziki Alemanian ondo doalako. Euskadik ehuneko 60-70a esportaziorako ekoizten du, gaur egun Euskadi esportatzailea da bereziki.


Confebaskeko presidente modura: nola daude harremanak KESaren (EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala) barruan?


KESen, noski, iritzi desberdinak daude. KESeko presidentearen [Antxon Lafont] lanak parte guztien arteko adostasuna lortzea izan behar du. KES arazo sozialak aztertzeko elkartea da. KESen gauza onak egiten ari dira, oso beharrezkoa da. Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, erakunde guztiei iritzia emateko eratu zen. Adostasuna lortzea da presidentearen lana, eta badakit ez dela erraza egun, batez ere ELAk hartu duen konfrontazio jarrera etengabea dela-eta.


Antxon Lafontek sindikatuen alde egiten duela esan nahi duzu?


Sindikatuek jarritakoa da. Ala ez?

Antxon Lafontek “Lan arloan, kontsentsu eza da krisiaren sorburua” dio.
Bai. Hola da. Baina, atzera diot, presidentearen lana eta errespontsabilitatea adostasuna lortzea da. Eta ez da erraza batez ere ELAk hartu dituen jarrera maximalistengatik. ELAren estrategiak elkarrizketa soziala zeharo baldintzatzen du, gauza asko oztopatzen eta geratzen ditu. Enpresak horregatik aurrera goaz. Enpresetan, tokian toki, konbenioak lortzen dira. Bestela geldituta egongo ginateke.

Iraganean langileriaren sektore batek ELA enpresariaren aldean paratzen zela zioen.


ELA negoziazioetan gogorra izan da beti, baina betiere akordioetara ailegatzen zen. ELAk une batez bere estrategia zeharo aldatu zuen ordea. ELAren jarrerak ez du ez KESn ez enpresetako konbenioetan ez inon laguntzen, denok kezkatuta gauzka.


Sindikatuekin harremana ondo daramazu zure enpresan?


Lehenago ELAk izan zuen gehiengoa, baina orain ez dugu komiterik. Langileak, oro har, sindikatuekin aspertu ziren, eta ikusirik nirekin hitz egitea eta akordioa lortzea erraza dela, hiru urterako akordioa sinatu dugu.


Nola bizi duzu enpresen deslokalizazioaren joera?


Deslokalizazioa beti izan da, ez da oraingo fenomenoa. Deslokalizazioa dago hemendik kanpora eta kanpotik hona. Normala da hemendik joatea kanpoan esku lana merkeagoa delako, kanpotik hona etortzea normala den bezala. Merkatuaren exijentziak dira eta errespetatu behar ditugu. Beraz, aukera hori zabalik lan egin behar dugu, jendea kanpotik etorriko baita modu batez edo bestez. Euskal Herrian erakargarritasuna sortu behar dugu enpresan, batez ere teknologia altuko enpresak antolatu behar dira, eta horretarako pertsonak ondo prestatuak behar ditugu.


Inmigrazioaren gaia nola ikusten duzu?


Problema nahiko konplikatua da. Enpresaren ikuspegitik aukera bat izan daiteke etorkinena. Egun jubilatzen den bakoitzeko ez da beste bat jaiotzen: 0.97an gaude. Hamar urte barru berriz, jaiotza-tasa dela-eta, bi jubilatuen lekua hartzeko bertan jaiotako pertsona bakarra izango da.


Zelan konpondu arazo hori?


Emakumeak lan munduan are gehiago sartzea nahi dugu, asko etorri dira lantokietara baina ez nahikoa. Emakumeei familiaren ardura osoa kendu behar zaie. Ahalegin horretan ari gara, karrera teknikoak ikas ditzaten laguntzen bereziki. Eskoletako eta enpresetako orientabideak ari gara lantzen. Horiek ondo landuz gero erraz kolokatuko baitira. Lanbide heziketarako edota ingeniaria izateko aukerak zabalik daude, unibertsitateko karrera batzuk eginez baino aukera gehiago dago.

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude