argia.eus
INPRIMATU
Euskara erraz ikasteko metodoa
  • Gontzal Fontaneda ::Euskal euskara. Muina eta egitura

    Lulu

    orrialdeak ::156

    prezioa ::20€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Euskal euskara. Muina eta egitura'
Euskal gramatika aztertzeko, ikasteko eta irakasteko erabil daitekeen ikuspegi berri bat eskaini du Gontzal Fontanedak Euskal euskara. Muina eta egitura liburuan. Ameriketako Estatu Batuetako Lulu argitaletxearen bidez plazaratu du lana. Metodo honen mamia Interneten zintzilikatua du gainera, www.fontaneda.net gunean, berau ezagutzeko interesa duten hizkuntzalari zein irakasleei lagungarri izango zaielakoan. Kiritikak, galderak eta iradokizunak, berriz, euskal@fontaneda.net posta elektronikora bidal daitezke. Gontzal Fontanedaren iritziz, euskara oso zaila dela esan ohi da, euskara aztertzeko, orain arte, erdal gramatiken metodoa erabili delako. Bere metodoarekin, arauak erdaratik ekartzen ez dituen proposamen berri bat jarri nahi du mahai gainean.