Atzerrian trebatzen dira gure aktoreak

  • Ikasturte hasieran, antzezle askok maletak egin eta arte dramatiko ikasketak Euskal Herritik kanpo egiteko pausoa ematen du. Euskal Herrian dauden hezkuntza aukerak xahututa, arte honetan gehiago sakontzeko beharrak bultzatuta ekiten diote gehienek abenturari.
Iñigo Ortega aktorea
Dani Blanco
“Antzezteko beharrezkoak diren tresna sendoagoen bila noa” dio Iñigo Ortegak, hamabost egun barru Londresera abiatuko duen bidaiaren zergatiaz galdetuta. London International School of Performing Arts eskolan hasiko ditu ikasketak, Jacques Lecoq-en pedagogia jarraitzen duen zentroan. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean egin zituen hiru urtez antzerki ikasketak lehenago: “Suhiltzaile izan nahi nuen baina probak egin baino lehen belauna txikitu nuen eta amets hura bertan behera erori zitzaidan.
Lagun baten gomendioz antzerki ikastaro batean eman nuen izena, orduan Errenterian zegoen Arte Eszenikoen Tailerrean. Bertan topatu nuen taldeagatik edo, sekulako esperientzia izan zen, kristoren dinamika topatu genuen eta guztiz harrapatu ninduen. Hala ere, ondoren egin ditudan aktore lanetan konturatu nintzen hezkuntza falta zitzaidala”.

Helburu berarekin abiatzen da gazte asko urtero kanpora. Gurean antzerkiak ez du hezkuntzan behar lukeen lekua eta, hortaz, dramaren kultura zabalduago dagoen herrietara eta urteetako esperientzia duten eskoletara jotzen dute askok.

Hizkuntzak muga batzuk ere jartzen ditu ordea, eta horregatik Hegoaldeko ikasle gehienek Madril edo Bartzelonara jotzen dute. Bi hiriburu horietan eskola ugari dago, eta antzerki giroa ere biziagoa da. Biek dute euren goi mailako antzerki eskola ofiziala, eskola publikoa, RESAD Madrilen eta Institut del Teatre Bartzelonan. Lau urteko ikasketak dira eta unibertsitate lizentziaturaren pareko titulazioa eskura daiteke. Urtero gazte mordoak egiten du sarrera eskaera, eta ikasturtea hasi baino lehen azterketa gogorrak gainditu behar izaten dituzte hautagaiek. Iparraldetik batez ere Bordelerako bidea egiten du askok, bertako unibertsitatean Arts du Spectacle lizentziatura egiteko.

Espainian, bestalde, eskola pribatuak ere ugariak dira –kasu batzuetan laguntza publikoen babesa ere badutenak–. Usuenik hauetan bizpahiru urteko ikastaroak eskaintzen dituzte, eta ematen dituzten irakasgaiak espezializatuagoak izaten dira. Badira telebistara bideratutakoak, zine aktore izateko ikasketak edo bereziki taula gainean aritzeko prestakuntza ematen dutenak ere.

Urteetako ibilbidea egina dute horietako batzuek. Ezagunenak, agian, Willian Laytonen laborategia, Juan Carlos Corazza, Cristina Rota edo La Abadia ikastegiak dira Madrilen eta Teatre Studis, Bartzelonan. Zerrenda luzea da ordea, eta aktorearen beharren arabera bata edo bestea izango da egokiena. “Zein bide gustuko duzun jakiteko, antzerki mota ezberdinak probatzeak asko laguntzen du. Esaterako, Donostiako Teatro Estudiorekin aritu izan naiz lanean eta haiei esker Txekhov edo Valle Inclán bezalako egileak ere ezagutu ahal izan ditut”, dio Iñigok. Berak orain Lecoq pedagogian oinarritutako eskola hautatu du, gorputzaren eta mugimenduaren ahalmen poetikoak aldarrikatzen dituen eredua: “Gorputzaren adierazkortasuna landu nahi dut. Gainera norberak bere lengoaia, bere antzerkia bilatzea da eskolaren xede nagusia eta horrek asko erakartzen nau. Dogmak baino, lanerako tresnak eskuratzeko”.

Mugimenduaren poetika

XX. mende hasieran antzerki pedagogiak aldaketa sakonak ezagutu zituen mendebaldeko kulturan. Testuan oinarritutako antzerkiaren aurrean, mende berriak antzezleen espresatzeko ahalmena azaleratu nahi izan zuen, eta gorputzaren poetikotasuna, adierazpen gaitasuna aldarrikatu. Konstatin Stanislavski, Jerzi Grotowski, Eugenio Barba, Gordon Craig, Antonin Artaud edo Tadeusz Kantorrek, besteen artean, antzerkiaren zutabe zaharrak kolokan jarri zituzten euren oholtzaratze ausartekin. Pedagogiak ere urratsak eman behar zituen, aktore-sortzaile baten bila. Jacques Copeau frantziarraren eskutik heldu zen proposamen sendoenetako bat. Parisko Theatre Vieux-Colombier eskolan gorpuztu zuen. Bertan, maskarekin lehen probak egiten hasi ziren.

Copeauren ondotik heldu ziren Etienne Decroux-en “gorputz mimoa” eta baita Jacques Lecoqen mugimendua ere. Pedagogia bakoitzak bere ezaugarri bereziak izan arren, helburu bertsua dute: naturalismotik urrunduz, aktoreari bere gorputzaren bidez espresio tresnak eskaintzea. Gaur egun Lecoqen eta Decroixen pedagogietan oinarritutako eskola ugari dago munduan. Horien artean Parisko Ecole Internationel Jacques Lecoq, fundatzaileak duela 40 urte sortua.

Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Stanislavski errusiarraren pedagogiak utzitako marka. Aktorearen lanaren azterketarako “sistema” osoa pentsatu zuen, pertsonaien mundu emotiboa azaleratzea helburu hartuta. Errealismo psikologiko hori gaur egun ere eskola askok helburu dute. Errusiarrak idatzitako liburuek ezinbesteko bibliografia osatzen dute eskola askotan. Espaniara William Laytonen bidez heldu zen metodo hau 50. hamarkada amaieran. Espainiako La Abadia eskolak ere Stanislavskiren azken urteetako akzio fisikoen sistema jarraitzen du.

Hala ere, ikasteko modurik zaharrena aritzea omen da. Hezkuntzak eskainitako baliabideak, norberak nahi duena adierazteko erabiltzen direnean. “Bueltatzean lan-taldean ikertzen jarraitu nahi nuke, hemen gauza asko daude egiteko!”, dio Iñigo Ortegak elkarrizketa amaieran, “ikasitakoarekin inguruan ditugun ideiak eta egitasmoak gauzatzea nahi nuke. Buztinarekin eskultura egitea bezala da, jakin behar dira teknika batzuk noski, baina garrantzitsuena buztina da eta harekin zer egin nahi duzun”.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude