argia.eus
INPRIMATU
Zoologia
Gurasoak izokin, kumeak amuarrain
  • Tokioko unibertsitatean Goro Yoshizakik zuzentzen duen lan-taldeak izokin bikote batetik amuarraina sortu duela iragarri berri du. Saiakera horren helburua hainbat izokin espezie zaintzea izan da.
Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 03a
Arrainen ugaltze-zelulak ezin dira izotzetan kontserbatu, lodiegiak eta gantz ugarikoak direlako. Ugalketa hibridoek ere, Oncorhynchus mykiss espezieko amuarrainaren eta Oncorhynchus masou espezieko izokinaren artekoek adibidez, ez dute emaitza onik izaten.

Yoshizakik eta haren lankideek izokin antzuak erabili zituzten guraso modura. Horretarako, espermatogoniak (espermatozoideen aitzindariak) txertatu zituzten izokin arren enbrioietan. Hogeita bederatzi txertaketetan, hamar amuarrain-espermatozoide ekoizteko gai izan ziren. Horiek, gero, izokin eme helduei txertatu zizkieten, eta haiengandik Oncorhynchus mykiss espezieko amuarrainak –amuarrain ostadar deitutakoak– jaio ziren. Amuarrain horiek ugalkorrak zirenez, espezie kopurua handitzeko modua zuten.gainera
Teknika horren bidez, desagertzear dauden arrainen belaunaldi berriak sortzeko aukera dago.